Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
VIRGINIA ENEBRAL
Jueves, 30 de marzo 2017, 18:35
Korrika abian jarri da! Bostak aldera, Urtsa Erraztik, euskararen aldeko lasterketa honen sortzaileetariko batek, aurtengo edizioaren lehenengo metroak egin ditu. Ondoren, 1980ko lehengo edizioa ere bultzatu zuen Joseba Kanpoko senideei eman die lekukoa. Korrika uholdea hemendik Legutiora abiatu da, gauean Gasteizko Alde Zaharrera ailegatzeko. Bihar eta etzi Araba eta Nafarroa gurutzatuko du, igandean eta astelehenean Ipar Euskal Herriko hiriburuetatik igarotzeko. Helmuga Iruña izango da apirilaren 9an.
Espero zen moduan, Otxandioko plaza nagusia leporaino zegoen. Ez zen gutxirako. Lehenengo aldiz, Korrikak herri bizkaitar txiki hau aukeratu zuen 20. edizioari irteera emateko. Lasterketako peto koloredunak nonahi ikusten ziren. Laurak aldera leku askotatik etorritako jendeak abian jartzeko unea itxaroten zuen. Bitartean, akrobatak Santa Marinako dorrearen hormetatik zehar zebiltzan. Erlojuak bostak eman baino lehen, Zuriñe Iarritu bertsolariak eta Otxandion jaiotako Koikili Lertxundik, Athleticeko jokalari ohiak, aurkezpen lanak egiten zituzten. Mikel Urdangarin abeslaria eta Kukai Dantza Konpainiako Urko Mitxelena ere antzeztokir igo ziren Korrikari agurra ematera.
«Orain dela 37 urte lasterketa hau antolatzeko zeuden arrazoiak, hots, euskara sustatzea eta AEK-rako baliabideak lortzea, bizirik diraute», azpimarratu zuen Mertxe Mujikak, AEK-ko koordinatzaile nagusiak, Korrikaren 20. edizioa hasi aurretik. «Pausu asko eman dira dagoeneko, baina oraindik egiteke dago. Euskaldun berriak erakarri ez ezik, euskararen erabilera bultzatu ere egin behar da, espazioak irabazi. Euskarak iritsi ez den lekuetara, heldu, eta ailegatu denera, eguneroko hizkuntza izatea lortzea». Mujikaren ustez, erronka horri eusteko euskara mezu positiboekin lotu egin behar da eta hori egiten du, hain zuzen ere, Korrikak».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.