elcorreo.com
Lunes, 19 de septiembre 2016, 01:07
Energia Trantsizioei buruzko Nazioarteko Topaketaren bigarren edizioa Bilbon egingo da hilaren 22an eta 23an, Tradebu proiektuaren barnean eta 'Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia' izenburupean. Tradebu proiektua Ekologistak Martxan elkartearen eta EHUren artean osatutako partzuergoak bultzatzen du topaketa, eta energia trantsizioen inguruan dihardu, energiaren alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu ikertuz.
Publicidad
Ekologistak Martxan elkarteak adierazi duenez, aldaketa klimatikoa, erregai fosilen izaera mugatua, energiarekin erlazionatutako bestelako ingurumen eraginak edota energia pobrezia bezalako arazoak ikusita, «energia ereduaren trantsizioa pentsatzeko eta planifikatzeko beharra ikusten da arlo akademiko zein sozial askotan», eta Tradebu proeiktuaren helburuetako bat gai honekiko eztabaida soziala piztea da.
EHUko Esperientzia Gelan bi egunetan egingo diren topaketetan, Tradebu proiektuaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, ikerlarien eta alderdi politikoen arteko solasaldiak ere izango dira. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, «alderdi politikoekin eztabaidatzea eta erronka soziotekniko honen aurrean dituzten ideiak eta proposamenak ezagutzea da ekimen honek dituen helburu garrantzitsuenetako bat».
Horrela, parte hartzaileen artean egongo dira Tobias Haas eta Conrad Kunze (Alemaniako Rosa Luxemburg Foundation), Elisabeth Peredo (Fundación Solón, Bolivia), Moises Borges (MAB Movimento dos Atingidos por Barragens, Brasil), Maria Campuzano (Xarxa per la Sobirania Energètica, Katalunia), Alfons Perez (ODG, Katalunia), Joao Salgado (Portugal), Alvaro Campos (Energia Gara) eta Xabier Zubialde (Sustrai Erakuntza).
Halaber, alderdi politikoen arteko eztabaidan parte hartuko dute Florent Marcellesi (Equo), Dani Maeztu (EH Bildu), Natalia Rojo (PSE-EE) eta Xabier Ezeizabarrena (EAJ). Gainera, ELA, LAB, ESK eta EHNE sindikatuetako ordezkariek ere esku hartuko dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.