Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión

'Euskarazko Musika Lehen Barrutian' programaren hirugarren edizioa

Ekimena gaur hasiko da Deustuko Udaltegian Txuma Murugarrenen kontzertuarekin, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librea izango delarik

elcorreo.com

Jueves, 9 de junio 2016, 00:10

Hirugarren urtez jarraian, Bilboko Udalak, hainbat estilotako zenbait euskal musikariren eta bi abesbatzaren talentuaz gozatzera gonbidatzen du, hilabete honetan programatutako zuzeneko emanaldien zikloan. Rocka, Jazza, klasikoa edo herrikoia Denak dauka bere lekua ekainaren 9an, 15ean, 23an eta 30ean Deustuko udaltegian eta ekainaren 17an La Hacerían, Ana Bejeranoren eta Euskonectionen emanaldi bereziarekin, eskainiko diren diren doako kontzertu horietan.

Ekimena gaur jarriko da martxan Deustuko Udaltegian, Txuma Murugarrenen emanaldiarekin. Sasoi ilunak rock taldeko lider, konposatzaile eta abeslari gisa hainbat urte eman ondoren, 2000. urtean bere bakarkako ibilbideari ekin zion, Nere leihoak diskoarekin. Ondoren, hainbat bide erakusten dituzten beste sei entrega argitaratu ditu, rock soinuak, ukitu intimista duen popa, soul soinuak eskainiz, besteak beste. Udazkenean argitaratuko du bakarka egin duen zazpigarren lana.

Hurrengo kontzertua ekainaren 15ean izango da, agertoki berean, San Inazio Abesbatzaren eta Deustuarrak Abesbatzaren eskutik. 1978an sortutako lehenengoak 43 ahots misto ditu, eta Gorka Beriainek zuzentzen du. Deustuarrak Abesbatzari dagokionez, 1957an sortu zen, eta Roberto Bienzobasek zuzendutako 24 ahots baxu ditu.

Ostiralean, ekainaren 17an, La Haceríak Ana Bejerano & Euskonectionen emanaldia jasoko du. Bateriak, kontrabaxuak, pianoak, saxofoiak eta ahotsak osatutako boskote horren errepertorioak jazzarekin uztartzen ditu euskal musikaren sustraiak. Eta hurrengo astean, hilaren 23an Deustuko Udaltegian Amorante lana eskainiko duen Iban Urizar gipuzkoarraren txanda izango da. Bere azken lana da, eta hainbat iturritatik edaten du, Rodrigo Amarante musikari brasildarretik eta dagoeneko hilda dagoen Enrique Morente abeslari flamenkotik, besteak beste. Gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta perkusioko beste traste batzuk ekarriko ditu berarekin.

Aurtengo programazioa ekainaren 30ean itxiko da, Aire Ahizpen kontzertuarekin. Miren, Amaia eta Paxkalin ahizpak, Xalbador bertsolari handiaren bilobak, kantu artean hazi dira; esperientzia zabala dute plazetan, Iparraldean batez ere. Errepertorioa antzinako kantek, abesti klasikoek eta egungo kanten bertsioek osatzen dute. Kontzertu guztietarako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Euskarazko Musika Lehen Barrutian' programaren hirugarren edizioa