Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión

'The Wizards', 'Red Crocodile' eta 'Crossover', gaur Bilborocken

Kontzertua doakoa da eta ekimen honen helburua da Bilboko talde hasiberriek talde garrantzitsuekin jotzea

elcorreo.com

Viernes, 3 de junio 2016, 00:29

Arratsaldeko 20:00etan, 'The Wizards', 'Red Crocodile' eta 'Crossover' taldeen kontzertua izango da gaur Bilborocken. Kontzertu hori Bilboko Udalaren 'Let's Jo!' programaren barruan dago, Bilboko 15 eta 35 urte bitarteko kideak dauzkaten musika talde berriei aukera emateko asmoarekin, euren lanak eta musika zuzenean eta talde garrantzitsuekin erakusteko. Udal ekimen hau musikaren munduan hasten ari diren eta Bilborocken ikusleen aurrean jotzen esperientzia eskuratu nahi duten gazteentzat da.

'The Wizards' taldeak Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako Metal kategoriako irabazlea izan zen 2014an. Hard rock ilun eta atabikoa egiten du eta 70eko hamarkadako soinuak ditu atsegin, high energy-arekin modu dotorean uztartuz. Iaz Oviedoko Faan Fest jaialdian izan zen eta, besteak beste, Iggy Pop ospetsuarekin jo zuten saio berean. Taldeak 'Plague' eta 'The Wizards' grabazioetako abestiak joko ditu.

Esperientzia handiagoko talde honekin batera izango dira Bilboko talde berrientzako deialdi batean aukeratu diren talde bik, hard rock ildokoak biak ere. Alde batetik, 'Red Crocodile', 'Non Jet', 'Skid Row', 'Steel Panther', 'Muse', 'Foo Fighters', 'Judas Priest', 'Guns & Roses' eta 'Arctic Monkeys' taldeen eragina igartzen den. Eta bestetik, 'Crossover', 'ACDC', 'Guns' eta 'Los Suaves' taldeen eragina daukan taldea.

Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak iragarri zuen moduan, udagoienean beste deialdi bat egingo da, abenduaren 23an Bilborocken egingo den kontzerturako talde bi aukeratzeko, karteleko talde nagusiaren ondoan.

Kontzertuak doakoak izango dira eta zuzeneko musikaz gozatu eta hasten ari diren musika taldeen berri izan nahi duten pertsona guztientzako zabalik izango dira, aretoa bete arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'The Wizards', 'Red Crocodile' eta 'Crossover', gaur Bilborocken