Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Jueves, 26 de mayo 2016, 00:07
Joan den martxoaren 15ean ehun urte bete ziren Blas de Otero poeta, 50eko hamarkadako gizarte poesiaren ahots garrantzitsuena eta gaztelaniaz idatzitako literatura garaikideak eman duen egile azpimarragarrienetakoa, gure Hirian jaio zenetik (1916-1979). Urteurren hori dela eta, Bilboko Udalak, bere izena daraman eta bere legatua zaintzen duen fundazioarekin lankidetzan, zenbait jarduera antolatu ditu aurten.
Ospakizuneko programazio horrek datorren astean, maiatzaren 31tik ekainaren 4ra, izango du jarraipena, Bidebarrietako liburutegian, Blas de Oteroren figuraren inguruan, une honetako poeta garrantzitsuenetako hainbat elkartuko dituzten literatur topaketen bitartez. Horien artean egongo dira, besteak beste, Pere Gimferrer, Antonio Martínez Sarrión, Antonio Colinas Poesia Iberoamerikarreko Reina Sofía Saria 2016, Manuel Rivas, Elena Medel, Andrés Neuman argentinarra, edo Paco Ibáñez kantautorea.
Literatur jardunaldiak datorren astelehenean zabalduko dira, arratsaldeko 19:30ean, José Fernández de la Sotaren Euskadi Literatur Saria 1988an eta 2010ean zuzendaritza eta gidoia dituen eta hari gidaria, Oteroren adiskide handia izan zen eta Kuban egin zuen egonaldian berarekin egon zen Caballero Bonald (Jerez de la Frontera, 1926) poeta andaluziarrarekin, 2013ko Cervantes Saridunarekin, izandako solasaldia duen film labur dokumentalaren proiekzioarekin. Horrela, solasaldiaren 35 minutuetan, Blas de Oterorekin izan zuen harremanaren esperientzia pertsonalaren eta bizitzakoaren zenbait alderdi garrantzitsu aipatu eta Oteroren legatuarekin lotutako beste gai batzuen berri emango du Bonaldek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.