!['Baffest' lehenengo Argazkien Hiri Jaialdia antolatu du Barakaldok](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/pre2017/multimedia/noticias/201604/15/media/cortadas/baffest--575x323.jpg)
!['Baffest' lehenengo Argazkien Hiri Jaialdia antolatu du Barakaldok](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/pre2017/multimedia/noticias/201604/15/media/cortadas/baffest--575x323.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Lunes, 18 de abril 2016, 01:29
Barakaldo Foto Festival, 'Baffest', da kultur mapan Barakaldo kokatuko duen ekimenaren izena, zeina emakumeen sormen-lanak soilik bilduko dituen argazkien hiri erakusketa baita. Lanbidea argazki sorkuntzara bideratu duten emakumeen obra agerian jartzeko jaialdi bat da. Honela, andrazko argazkilaritzako irudi nagusien topagune bihurtuko da hiria urtero, Barakaldoko Udalak bultzaturiko ekimenaren bidez.
David de Haro argazkilari barakaldarrak eta Luis Benito kultur kudeatzaileak osatzen duten Fotopop kultur ekoizpen-enpresak bultzatu du egitasmo hau, aspaldidanik emakume argazkilariek garatu izan duten lanari balioa emateko. «Ez du zalantza izpirik haien lanen kalitateak, baina ez dira gizonezkoenak bezain ikusgai. Historikoki gertatu izan den ikusgaitasunaren urria estaltzera dator Baffest, kalean herritar orori zuzendurik egingo diren hainbat esku-hartzeekin» azaldu du Kultura Arloko zinegotziak, ekitaldiko zuzendari David de Haro, ekoizpenaren arduradun Luis Benito eta aurtengo kartela egin duen Sara Prieto ilustratzaile eta diseinatzaile barakaldarra aldamenean zituela.
Ekainaren 12tik uztailaren 3ra
Entre 2016ko ekainaren 12tik uztailaren 3ra egingo da I. BAFFEST. Hiriko bost gune lotuko ditu hiria argazki galeria erraldoi bihurtuko duen ibilbideak. Erakusketa nagusiak eta lehiaketak osatzen dute jaialdia. Bi biak izango dira Barakaldoko hiri paisaiaren parte, hiru astez. «Argazki artea gure kaleetan txertatuko dugu jaialdi honen bidez, bai eta, argazkiaren bidez, barakaldarren arreta suspertuko ere. Dohako kultur formatu parte-hartzaile berriak saiatzeko bidean urrats garrantzitsua ere badela uste dugu» adierazi du Canterok.
Jende adituari bezala edonori ere zuzendua da Barakaldo Foto Festival: mahai-inguruak eta hitzaldiak egingo dira sortzaileak ezagutzeko, bai eta bisita gidatuak erakusketetan zehar ere; horrezaz gainera, ekintza solidario bat, txikientzako kontzertuak, argazki lehiaketa bat eta abar. «Argazki artistikoa maite dutenak erakarriko ditu Baffestek, jakina, baina baita bestelako jendea ere, haientzat ere prestatu baitugu jarduera egutegi zabala, jaialdiak dirauen bitartean gozamena izan dezaten» aurreratu du De Harok.
Erakusketa nagusiak
El Estatuko argazkilaritzaren erreferente diren lau argazkilariren lanak izango dira erakusketa nagusian. Nabarmentzekoa da Cristina García Rodero (Puertollano, 1949), argazki dokumentalaren erreferente erabatekoa. «Datorren asteotan emango ditugu erakusketa nagusian agertuko direnen gainontzeko izenak» iragarri du zuzendariak.
Lehiaketan, berriz, beste lau euskal talentu: Helena Goñi (Bilbao, 1990), Ainhoa Resano (Iruñea, 1974) eta Inma Barrio (Bilbao, 1979). Marina Gondra (Barakaldo, 1989) izango da argazkilari gonbidatua, eta haren lekua beteko du datorren urtean lehiaketaren irabazleak.
«Horrela, finkatzen du Baffestek euskal emakume argazkilarien belaunaldi berriekiko konpromisoa, beren lanak nazioarteko mailako irudi ospetsuenekin batera erakusteko guneak eskainiz» esanez amaitu du De Harok.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.