elcorreo.com
Domingo, 17 de abril 2016, 01:21
Bilboko Udal Musika Bandak neguko denboraldiko amaiera kontzertua eskainiko du gaur. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, eta Pascual Vilaplana zuzendari titularraren esanetara, 'Oroipenak ezagutzen' kontzertua eskainiko du, oso ikuskizun berezia, protagonista musika-tresna bakarlari desberdina izango duena: marinba.
Publicidad
Oraingo honetan, bakarlari gonbidatua Vicente Zaragoza BOSeko perkusio jolea izango da, eta Ramón García i Solerren 'Concert per a Marimba' eskainiko du. Rafael Mullor Grauren, Philip Wilbyren eta Paul Huberren lanek osatuko dute Euskalduna Jauregian zikloko azken kontzertu honetako egitaraua.
Amaiera emango zaio horrela denboraldi bikainari, José Rafael Pascual Vilaplana bandaren zuzendari artistikoak prestatutako lehenengoari. Joan den urrriaren 25etik pintura, literatura, Gabonak edo haurtzaroko magia helarazi dizkie entzuleei. Eta domeka honetako emanaldia aurkezteko onena Pascual Vilaplana bera da.
Hasteko Beethoven eta bere 3 zenbakiko sinfonia, 'Heroikoa', gogoratuko dugu, Alcoyko Rafael Mullor Grauk idatzitako Heroicum, lanaren bitartez. Lan horretan bandarako bere egite bikaina erakusten du, lortu dituen sari ugariek eta eskaini dituen saioek erakusten duten bezala.
Horren ondoren Ramón García i Soler valentziarraren Concert per a Marimba lanarekin jarraituko dugu. Bandarako musikan eta ikus-entzunezkoan aritutako gitarra jole eta konposatzaileak musika nazionalista sobietarra omentzen duen lana eskaintzen digu, marinba bakarlariari bere erritmo eta adierazpen potentzial guztia gauzatzeko aukera emanez. Horretarako, perkusio jole handia, Vicente Zaragoza BOSeko irakaslea, izango dugu gurekin.
Publicidad
Bigarren partean Niccolò Paganiniren biolinerako Capricho nr.24 lanaren tinbre eta adierazpen potentzialitateak entzungo ditugu, Philip Wilby konposatzaile ingelesaren eskutik. Jatorriz Brass Banderako idatzi zuen eta ondoren Banda Sinfonikorako moldatu zen Paganini Variations lanean, musikari italiar ezagunaren musikan oinarritutako fantasiazko mundu artisanal osoa eskaintzen digu.
Amaitzeko, Parisen Nadia Boulangerren ikasle izan zen Paul Huber maisu suitzarraren lan bat eskainiko dugu. Evocazioni, kontzertuari izena ematen dion lana, Gerra Hotzaren garaian idatzi zen, garai haietan gizakiak zuen zailtasuna definitzen zuten abesbatzak eta musika gregoriarra gogora ekarriz. Ebokazioa, gure burua hobeto ezagutzeko bide gisa, bizitzak ematen digun esperientziatik etorkizunari aurre egin ahal izateko.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.