Borrar
Urgente Tres kilómetros de retenciones en el Txorierri en Erandio hacia Galdakao tras un accidente múltiple
Iñaki Gurruchaga, flauta jolea, bakarlari gisa arituko da kontzertuan.
Bilboko Musika Banda izango da Estatuko Flauta Joleen Konbentziaren lehen kontzertuko protagonista

Bilboko Musika Banda izango da Estatuko Flauta Joleen Konbentziaren lehen kontzertuko protagonista

Apirilaren 30ean Pascual Vilaplanak zuzenduko duen kontzertuan, Juana Guillem bakarlari gisa arituko da, Iñaki Gurruchaga eta Juan Jesús Silguerorekin batera

elcorreo.com

Sábado, 2 de abril 2016, 00:52

Bilboko Udal Musika Bandak, apirilaren 29an eta 30ean eta maiatzaren 1ean ospatuko den Estatuko Flauta Joleen IV. Konbentzioan hartuko du parte. Bi urtez behin flautaren inguruan ospatzen den kongresu horretako lehenengo kontzertua eskainiko du Bandak. Apirilaren 30ean, larunbatean, izango da, arratsaldeko 18:00etan, Campos Elíseos Antzokian. José Rafael Pascual Vilaplana zuzendari titularrak zuzenduko du Bandako 45 interprete baino gehiagori, Juana Guillem Espainiako Orkestra Nazionaleko flauta nagusiaren maisutasuna bakarlari gisa gehituko zaien kontzertu berezia. Gure taldeko bi interprete ere bakarlari gisa arituko dira. Iñaki Gurruchaga (piccolo) eta Juan Jesús Silguero (flauta).

Nazioarteko egile, denda espezializatu eta editore hoberenak eta musika tresna horren profesionalak eta zaleak elkartuko dira Asociación de Flautistas de España (AFE) izenekoak antolatzen duen kontzertuan. Beste batzuen artean Juliette Hurel, Jacques Zoon edo Peter Lukas Graf bezalako musika tresna horretako figura handiak elkartuko dira kongresu horretan.

Bilboko Udalak lagunduko dio Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioa hiru egunez flautarekin erlazionatutako hitzaldiz, maisu klasez eta bestelako jarduerez beteko duen kultur ekitaldiari. Konbentzioaren barruan, Iberiar Penintsulan bizi diren eta goi mailako ikasketak egiten ari ez diren 20 urtetik beherako flauta joleei zuzendutako III. Lehiaketa ere egongo da.

Musika Bandaren zuzendari titularrak oso egitarau berezia diseinatu du kontzertu horretarako. Hasieran, 1885ean haize ensemblerako eta flauta jole bakarlariarentzako Charles Gounodek idatzi zuen `Petite Symphonie entzungo da. Flauta jole bakarlaria Juan Jesús Silguero Bandako interpretea izango da.

Ondoren, flautinerako `O canto do Rouxinol polka anonimoa eta Samuel Pascoal konposatzaile portugaldar gaztearen `Concertino para flautín entzun ahal izango dira, bigarren hori Iñaki Gurruchaga Bandako bakarlariarekin.

Kontzertuaren bigarren parterako, Pascual Vilaplanak, 1966an Joaquín Rodrigok idatzi zuen `Adagio for wind instruments aukeratu du. Kontzertuaren lehen parteari hasiera emango dion lanarekin gertatuko den bezala, lan hori ez du banda osoak interpretatuko, haize musika tresnek baizik. Amaitzeko, Juana Guillem bakarlariak, Mike Mower konposatzaile eta flauta jole ingeles garaikidearen `Concerto for flute and wind orchestra interpretatuko du, musikari guztiekin batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilboko Musika Banda izango da Estatuko Flauta Joleen Konbentziaren lehen kontzertuko protagonista