elcorreo.com
Domingo, 20 de marzo 2016, 01:51
Franco Cesarini eta Søren Hyldgaard konpasatzaileek ipuinen mundura eramango gaituzte gure haurtzaroa gogoratzeko Bilboko Udal Musika Bandaren eskutik. Gaur izango da, Euskalduna Jauregiko Auditorioan, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bandako 45 interprete baino gehiagok `Haurtzaroaren lilura ezagutzen kontzertua eskainiko dute ikus-entzuleen aurrean. Sarrera 2 eurotan izango da eta jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte, Kutxabank-eko kutxazainetan eta www.euskalduna.net webgunean.
Publicidad
Kontzertuan, gonbidatu berezi gisa, bi konposatzaile garaikide garrantzitsu protagonista izango diren musika programa dinamizatuko duen Patxi Gonzalez antzezleak era hartuko du parte.
Kontzertuaren lehen partean, Franco Cesarini konposatzaile suitzarrak, 2003an idatzi zuen `Katu botaduna entzungo da. Lan hori, 1500ean Giovanni Francesco Straparolak eta ondoren 1697an Charles Perraultek argitaratu zuten izen bereko Europako ipuin herrikoian dago inspiratuta. Horrela, berriro entzungo da Cesariniren musika Euskalduna Jauregian, zuzendari eta konposatzaile suitzar handiak joan den otsailaren 7an zuzendu zuen kontzertu bikainaren ondoren. Egun hartan, `The Archangels izeneko bere lehenengo sinfoniaren mundu mailako estreinaldia eskaini zuen gure bandarekin.
Bigarren partean, Bandak Hyldgaard daniarrak, Hans Christian Andersen bere herrikide ospetsuaren ipuinetan inspiratuta, idatzi zuen suitea eskainiko du. Andersenek umeentzat idatzitako lanen artean `Ahatetxo itsusia edo `Sirenatxoa bezalako ipuin ezagunak daude.
1971n Muron (Alacant) jaioa, José Rafael Pascual Vilaplana, ospe handiko musikagile, irakasle eta zuzendaria da. 2015ko urtarrilaz geroztik, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra da. `Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue saria eman zioten (Habana, 1991). Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997 eta Ingalaterra, 2000). 2009tik hona, Istituto Musicale G.A. Fano de Spilimbergo (Italia) deritzon erakundeko ikastaroen Zuzendari Artistikoa da, eta irakasle gonbidatu lanean dihardu Trentoko (Italia) ISEBen eta Kolonbiako Kultura Ministerioaren Bizikidetzarako Musika Plan Nazionalean. Ganberako lanak, lan sinfonikoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu, baita Balansiyyà. Bandarako musika biltzen duten 20 CD grabatuak ditu Audiart, RTVE, FLOC, TABALET eta DE HASKE zigiluekin.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.