

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Jueves, 17 de marzo 2016, 00:37
Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzia, Xabier Ochandiano, Financial Timesek antolatutako 'Etorkizuneko Hiri eta Eskualde Europarrak 2016/2017' sailkapenaren sariak banatzeko ekitaldian izan da, Cannesen (Frantzia). Ekitaldian, Bilbori eman dioten saria jaso du Xabier Ochandianok; izan ere, inbertsiorako Europako laugarren hiririk onenaren tokia eman diote du 'Mid-Sized cities' kategorian. Hala, Bizkaiko hiriburuak atzerriko zuzeneko inbertsiorako helmuga erakargarri gisa duen potentziala aintzatetsi du Erresuma Batuko argitaletxe-talde ospetsuak.
Txostenak hiriburu bizkaitarrari inbertsioak egiteko Europako laugarren hiririk onenaren postua eman dio 'Mid-Sized Cities' atalean; atal horrek 200.000 eta 750.000 pertsona bitarteko biztanleria daukaten metropoli-esparruak aintzat hartzen ditu. Bi urtean behin fDi Intelligence-ek egiten duen sailkapenak hirien indar ekonomikoa, enpresa-sarearen lehiakortasuna eta dinamismo finantzarioa hartzen ditu kontuan. Edizio honetan bi kategoria hartu dira kontuan: 'fDi Overall' eta 'fDi Strategy'. Modu berean, kategoria horiek bost maila desberdinetan sailkatu dira, biztanle kopuruaren arabera. Bilbok sailkapena hobetu du 'fDi Strategy' ataleko 'Mid-Sized' atalean, 2014-2015 txostenari dagokionez, orduan zazpigarren tokian hautatu baitzuten.
Kalitate- zigilua
'Etorkizuneko Hiri eta Eskualde Europarrak 2016/2017' bi urtean behin egiten den txostena da, negozio eta ekonomiari buruzko atzerriko informazioa ematen liderra den Financial Times egunkariak sustatuta. Egunkari horrek bataz besteko 2.200.000 irakurle ditu egunero eta 4.500.000 harpidetza digital. Ikerketa egiteko arduraduna den fDi Intelligence aldizkaria profesionalei eta korporazio karguei zuzenduta dago, atzerriko zuzeneko inbertsioaren alorrean esperientzia eta eragin-gaitasuna dutenak, hain zuzen ere. Aintzatespena jasotzea kalitate-zigilua da jasotzen duten hirientzat, erreferentzia hori erabil baitezakete.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.