Borrar
Bilboko aurtengo programazio kulturala.
'Kulturak edertu egiten zaitu'

'Kulturak edertu egiten zaitu'

Bilboko Udalak urteko programazio kulturala aurkeztu du kultur eta aisialdiko agendan

elcorreo.com

Sábado, 30 de enero 2016, 00:50

Bilboko Udalak urteko programazio kulturala aurkeztu du kultur eta aisialdiko agendan 'Kulturak edertu egiten zaitu' lemapean, kultura bilbotar guztiei eta 2016an uria bisitatuko duten pertsona guztiei eramateko asmoa dute. Neurrira egindako jantzi horrek kulturako eta aisialdiko joera guztiak biltzen ditu. Antzerki, zine eta musika jaialdiak, literatur lehiaketak eta jardunaldiak, jarduera artistikoak, zabalkundekoak eta ondarea sustatzeko jarduerak, ikastaroak eta kultur erakundeen helbideak.

Agendak «Ezin hobeto ematen duten joerak» eskaintzen ditu eta kultura eta aisia uztartzen ditu sei atal handitan banatuta eta modari keinu eginik: 'Bilbo, sormenezko ibiltokia', 'Abangoardia eta tradizioa konbinatzen dituen desfilea', 'Jaialdiak, goi-mailako joskintza Bilbon', 'Ezagutza beti dago modan', 'Kulturako aisiaren erakusleihoa' eta 'Barruti bakoitzak bere bilduma dauka'.

Neurrira egindako jantzi honen lehen atalean 'Bilbo, sormenezko ibiltokia' nabarmentzen da. Bilbo modako hiria dela gogorarazten digute, ekoizpenera eta sorkuntzara irekia. Gure kaleak eta Bilbo osoan dauden kulturgune desberdinak era guztietako adierazpen artistikoetarako erakusleihorik onena dira, ume eta gazteentzako eskaintza barne.

'Abangoardia eta tradizioa konbinatzen dituen desfilea' atalean proposamen tradizionalenak eta berritzaile eta apurtzaileenak biltzen dira, bertsolaritza edo bilbainadak eta dantza eta antzerki modernoaren ikuskizunik garrantzitsuenak. Horrela, bada, azpimarratzekoak dira Udal Musika Banda eta Txistularien Bandaren eskaintza eta Bilbao Izan, Dantza Plazetan eta Dantzak Eskoletara programak. Beste espazio batzuk ere sartzen dira hemen: Basque Fest-Basque Lands Festival, Bilbainaden Lehiaketa,

Jaialdiak dira uriko kultur panoramako aposturak handienetako bat. 'Jaialdiak, goi-mailako joskintza Bilbon' atalean, nazioarteko jardueren eta sona handiko jardueren zerrenda dator, horiekin agertzen baita Bilbo munduan kulturaren goi-mailako joskintzako ezinbesteko leku modura. Arriaga Antzokia, Campos Antzokia eta Aste Nagusia ikur garrantzitsuak badira, beste jarduera batzuk ere aipagarriak dira: FANT, Zinebi, Gutun zuria, Fun & Serious Games, Mendi Film Festival, Bilboko Kalealdia, Bilbao BBK Live, Sail in Festival, Film Sozialak 2016 Bilbao, BilbaoPoesia, Txotxongilo Jaialdia edo Egunik Laburrena, film laburrak aldarrikatzen dituena.

Herritarren kultur garapena ezinbestekoa da sormena eta kulturarako konpromisoa sustatzeko. Horretarako, Bilboko Udalak zenbait argitalpen argitaratzen ditu, jarduera literarioak eta zientifikoak antolatzen ditu eta literaturaren inguruko zenbait foro eta solasaldi bultzatzen ditu. Horretaz arduratzen da 'Ezagutza beti dago modan' atala, bertan biltzen baitira kulturgune hauetako punturik garrantzitsuenak eta eguneratuenak: Bilboko Udal Artxiboa, Bidebarrieta Kulturgunea, Bilboko Udal Liburutegien Sarea, Azkuna Zentroko Mediateka BBK. Liburu-azokak ere jasotzen dira, besteak beste Liburuaren Nazioarteko Eguna, Liburu Berrien Azoka edo Antzinako eta Bigarren Eskuko Liburuen Azoka.

Bilbo osatzen duten barrutiek badaukate zeresanik uriko programazio kulturalean. Azken atalean, 'Barruti bakoitzak bere bilduma dauka' izenekoan, Bilboko auzoetako eta barrutietako programazio espezifikoa agertzen da: Bilbo Musika Barrutia, Bilbo Ikus-entzunezko Barrutia, Bilbo Barruti Eszenikoa, Bilbo Aisia Barrutia, Kultura Kalez Kale eta Kultur Gabonak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Kulturak edertu egiten zaitu'