Borrar
Japoniako ordezkaritza bat Bilbon da, hiri garapenaren eredua ezagutzeko

Japoniako ordezkaritza bat Bilbon da, hiri garapenaren eredua ezagutzeko

Kobe herriko gobernuaren interesa azaldu du bizkaiko hiriburuko espezializazio adimentsuaren eta berrikuntza estrategiaren inguruan

izaskun moyano

Jueves, 21 de enero 2016, 14:13

Japoniako Kobe hiriko Udaleko ordezkarizta batek (Turismo Saileko eta Ekonomia eta Industria Sustapenerako Saileko Koordinazio eta Plangintza Bulegoko kideek osatua) Bilbora hurbildu da. Hauek, Bizkaiko hiriburuak azken urteetan bizi izan duen hiri garapenaren ereduaren gakoak ezagutu eta eraldaketa hori hiriko etorkizunaren eredutzat hartzeko asmoz etorri dira.

Bilboko Udaleko kideekin izandako bileran, Kobeko tokiko gobernuaren ordezkaritzak interesa azaldu du hiriko espezializazio adimentsuaren eta berrikuntza estrategiaren inguruan.

Besteak beste, Bilboren azken urteetako garapena posible egin duten eraldaketa eredua eta estrategia ezagutu dituzte Japoniako ordezkariek. Horrez gain, enpresei laguntza emateko zerbitzuaren funtzionamendua eta Bilboren kudeaketa eredua ere aurkeztu diete, Smart City, Open Data eta Big Datari dagokienez.

Lan agenda osatzeko Azkuna zentroa bisitatu dute. Kobeko Udalaren ordezkaritzak eraikinaren arkitektura modernista nabarmendu du, bai eta hiribilduko kultura topaleku gisa duen funtzionaltasuna ere. Bilbora egindako bisita Kobeko ordezkarien agenda zabalago baten parte da, eta Bartzelonan ere hainbat bilera egingo dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Japoniako ordezkaritza bat Bilbon da, hiri garapenaren eredua ezagutzeko