Borrar
Bilboko Guggenheim Museoa.
Artistak, administrazio buru

Artistak, administrazio buru

Gondra Barandiaran Fundazioak ikus-arteen kudeaketan eta administrazioan trebatzeko programa bat babestuko du

izaskun moyano

Lunes, 21 de diciembre 2015, 03:26

Gondra Barandiaran Fundazioak, kultura sustatzeko baliatzen dituen jardueren artean, babesa emango dio International Leadership Program in Visual Arts Management (ILPVAM) izeneko programari. Bigarren aldiz antolatu dute egitasmo hori Deusto Business Schoolek, New Yorkeko NYU Steinhardt School of Culture erakundeak eta Guggenheim Bilbao Museoak, eta New Yorken eta Bilbon burutuko da.

Guillermo Barandiaran, Gondra Barandiaran Fundazioako lehendakariak, Luc Theis, Deusto Business Schooleko zuzendari kudeatzaileak eta Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak elkarlanerako akordio bat sinatu dute programa hori bultzatzeko. Honek, ikus-arteetan jarduten duten erakundeetako profesionalak arlo horretako kudeaketan nahiz administrazioan trebatzea du helburu

Horrela, Gondra Barandiaran Fundazioaren babesari esker, alde batetik, eskaintzen den prestakuntza sektorearen egoerari egokituko zaio. Bestetik, diru laguntzak emango zaizkie programan parte hartu ahal izateko horren beharra duten ikasleei. Baina horretarako gaitasun nabarmena eta egiaztatutako eskarmentua erakutsi behar dute.

ILVPAM programak enpresa teoria nahiz teknika aurreratuenak eta ikus-arteen kudeaketan nahiz administrazioan dauden azken kontzeptu eta joera globalak uztartzen ditu. Honela, ikus-arteetan esperientzia duten profesionalei hezkuntza programa zehatza eta erakargarria eskaintzen die, bai eta hurbileko arte arloetako profesionalei ere.

Programa hau New Yorken eta Bilbon emango diren hainbat ikasketa moduluk osatzen dute. Irakasleak ikus-arteen arloan liderrak diren erakunde antolatzaileetako aditu eta profesionalak izango dira. Diziplina anitzeko aditu talde bat osatutako dute. Honela, parte hartzaileei askotariko ikuspegiak eskainiko dizkiete ikus-arteetan jarduten duten erakundeek nahiz hurbileko arte arloetakoek aurre egin behar dituzten erronkei buruz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Artistak, administrazio buru