Bizkaiko bederatzi udalek 212.000 euro jasoko dute laguntzetan

Honela, hirigintzako plangintza orokorra Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko legera egokituko lirateke

izaskun moyano

Lunes, 14 de diciembre 2015, 01:57

Bizkaiko 7.000 biztanle baino gutxiagoko bederatzi udalek 211.198,86 euro jasoko dute laguntzetan. Honela, hirigintzako plangintza orokorra Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzeko. Zehazki, Zierbena, Sopuerta, Mendexa, Ubide, Etxebarria, Lemoa, Urduña, Orozko eta Ugao-Miraballes dira onuradunak, eta laguntzak 6.375,48 eta 30.000 euro artekoak izango dira.

Publicidad

Vicente Reyes Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Saileko foru diputatuak sinatu du laguntza horiek ematen dituen Foru Agindua.

Foru Dekretuko 6. artikuluan ezarri diren lehentasun irizpideen arabera, puntuazio handiena lortuko dute plangintza egiteko prozesuan hasi ez diren udalek. Bigarren eta hirugarren tokian daude plangintza horretan 2015eko ekitaldian hasi direnek, eta prozesuan lehenago hasi badira ere martxoaren 26an eginiko deialdietan diru laguntzen onuradun izan ez direnek.

Azkenik, hirigintza plangintza egiteko deialdi orokorren babesean Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak ematen dituen diru laguntzen onuradun izan direnak daude.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad