4.000 txakur BECen

Nazioarteko erakusketa batek milaka animalia batuko ditu Barakaldon, txapelketak, salmenta postuak eta emanaldiak nagusi izango direlarik

izaskun moyano

Sábado, 28 de noviembre 2015, 00:22

Bizkaiko Txakur Elkarteak 50 urte betetzen ditu eta asteburu honetan ospatuko ditu, nazioarteko erakustaldi bikain baten bidez. 4.000 txakurrek beraien artean norgehiagoka arituko dira BECen, estatuko iparraldean ospatuko den txapelketa garrantzitsuenean.

Publicidad

«Txapelketak izango duen irabazi ekonomikoa handia izango da, izan ere, hona etortzea familia bakoitzari 600 eurotik gora kostatzen zaio», adierazi du elkarteko presidente ordea den Martin Baskaranek. Ostatu guztiak bete egin dira, eta baita abereak onartzen dituzten landetxeak ere.

Guztira, Europa osotik etorritako 300 txakur arraza egongo dira. Izan ere, sariak banatuko dituzten 28 epaimahaikideak herrialde ezberdinetakoak dira. Besteak beste, Rusia, Hungaria, Portugal, Irlanda, Kroazia, Serbia, Georgia eta Espainia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad