Borrar
Raquel Andueza, soprano naparra.
Maitatzearen zorakeriari buruzko musika barrokoa

Maitatzearen zorakeriari buruzko musika barrokoa

Raquel Andueza, Galania taldearekin batera abesten arituko da bihar arratsaldeko zortzietan Arriaga Antzokian

izaskun moyano

Domingo, 15 de noviembre 2015, 03:46

Bihar arratsaldeko 20.00etan, Arriaga Antzokiak Raquel Andueza & La Galanía, soprano nafarra eta XVII. mendeko musika XXI. mendeko ikus-entzuleei hurbiltzen espezialista den bere taldea, jasoko ditu. Hori da, izan ere, ikus-entzuleek aurkituko dutena: musika barroko eskaintza bikaina.

Anduezak eta bere bandak oso gai zehatza lantzen duten abestiak eskainiko dituzte: maitatzearen zorakeria, argiak, ilunak, pikareska eta mina. Errezitaldia, 'Yo soy la locura 2' izenburua duen talde horren lan berriaren aurkezpenaren barruan eskainiko da 2011n 'Yo soy la locura' izenburupean argitaratu zen Raquel Andueza & La Galaníaren lehenengo disko proiektuaren jarraipena da. Musika eta gai proposamen haren arrakasta ikusita, orain bigarren partea heldu da.

Errepertorioak XVII. mendeko maitasun dantzak eta abestiak jasotzen ditu. Jatorri espainiarra duen musika, eta gaztelaniazko testuak dituzten abestiak dauzkaten Europako bildumatan aurkitutako partiturak izango dira, horietako batzuk mundu mailako primiziak. Halaber, garai hartako dantza garrantzitsuenetako batzuen hiru musika berreraikuntza ere jasotzen dira: zarabanda bat (barrokoan debekatuta egon zena, bere testu esplizituak eta mugimendu lizunak zirela eta), seguidillak, eta Francisco Quevedoren testua duen jakara bat. Cervantes edota Calderon de la Barca bezalako autoreen testuak ere entzungo ditugu. Guztiz barrokoa beraz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Maitatzearen zorakeriari buruzko musika barrokoa