izaskun moyano
Domingo, 1 de noviembre 2015, 00:57
Aste bi barru hasiera emango zaio Zinebi film laburren lehiaketaren 57. edizioari. Aurten, aurreko euskal artistez gain, Aki Kaurismaki zuzendari finlandiarrak zinemaldiko hirugarren ohorezko Mikeldia jasoko du.
Publicidad
30 herrialdetako 65 filmek hartuko dute parte Sekzio Ofizialean, lehiaketako hiru generoetako Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko borrokan: fikzioa, dokumentala eta animazioa. Lehiaketarako aukeratu diren filmen artean Estatuko 16 lan daude, eta horietatik 7 euskal zinegileek egindakoak dira.
ZINEBI 57 azaroaren 16an hasiko da Campos antzokian, Luis Maríasek, Javier Rebollok, Sra. Polaroiskak, Enrique Urbizuk, Mikel Ruedak, Pedro Oleak eta Imanol Uribek errodatutako zazpi film laburrez osatuko den ekoizpen propioko Bilbao- Bizkaia. Exterior Día film luzearekin.
Bertoko begiradak. Miradas desde Euskadi sekzioan, ZINEBI 57k azken denboretan, oso gai anitzei buruz, egindako bederatzi euskal ekoizpen lani eskainiko die arreta guztiak ere dokumentalak, Sabino Aranari edo Andrés Isasi musikariari, emakume pilotariei edo euskaraz hitz egiten duten atzerritarrei eskainitakoak, besteak beste.
Euskadiko ikus-entzunezkoen alorrean garrantzia hartzen ari diren zinegileen lana aztertzera eta sustatzera bideratutako #Zinergentziak 15 zikloaren barruan, ZINEBI 57k, zinemaldiak berak ekoiztutako Distantziak (Distancias) talde-filma estreinatuko du.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.