La Bonoloto del sábado: comprobar resultados del 1 de febrero

Zortzi euskal enpresa, Canneseko azoka audiobisualean

Frantziako hiriak azken 25 urteetako uholderik latzenak jasan baditu ere, MIPCOM jaialdia bihar arte mantenduko da

elcorreo.com

Miércoles, 7 de octubre 2015, 00:27

Zortzi euskal enpresa parte hartzen ari dira Cannes hiriko MIPCOM ikus-entzunezkoen azokan. Frantziako hiriak azken 25 urteetako uholderik latzenak jasan ditu azken egunetan, eta azokaren bideragarritasuna kolokan izan bada ere, euskal enpresak nazioarteko merkatuetara hel daitezen ezinbestekoa den topaguneak ateak zabaldu ditu bihar arte. Horrela, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, Basque Stream, EiTB, Euskaltel, Expressive Media Projects, JOK Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media eta Sugar Factory enpresek osatzen dute euskal ordezkaritza MIPCOM azokan.

Publicidad

Gainera, euskal ikus-entzunezko sektoreak berri on batekin hasi zuen Canneseko egonaldia, JOK Films MIPjunior-eko nazioarteko pitchean bost finalisten artean aukeratua izan zen Mike's Mysteries proiektuarekin. MIPjunior-en haurrei zuzendutako Telebista programa arloko puntako profesionalak biltzen dira, eta hautatuek euren proiektuak aurkezteko aukera dute. Basque Audiovisual euskal ikus-entzunezko sektorea ordezkatzen duen marka da, eta stand propio bat du MIPcom azokan, urtero bezala euskal enpresen erakusleiho izango dena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad