Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Miércoles, 7 de octubre 2015, 00:27
Zortzi euskal enpresa parte hartzen ari dira Cannes hiriko MIPCOM ikus-entzunezkoen azokan. Frantziako hiriak azken 25 urteetako uholderik latzenak jasan ditu azken egunetan, eta azokaren bideragarritasuna kolokan izan bada ere, euskal enpresak nazioarteko merkatuetara hel daitezen ezinbestekoa den topaguneak ateak zabaldu ditu bihar arte. Horrela, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, Basque Stream, EiTB, Euskaltel, Expressive Media Projects, JOK Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media eta Sugar Factory enpresek osatzen dute euskal ordezkaritza MIPCOM azokan.
Gainera, euskal ikus-entzunezko sektoreak berri on batekin hasi zuen Canneseko egonaldia, JOK Films MIPjunior-eko nazioarteko pitchean bost finalisten artean aukeratua izan zen Mike's Mysteries proiektuarekin. MIPjunior-en haurrei zuzendutako Telebista programa arloko puntako profesionalak biltzen dira, eta hautatuek euren proiektuak aurkezteko aukera dute. Basque Audiovisual euskal ikus-entzunezko sektorea ordezkatzen duen marka da, eta stand propio bat du MIPcom azokan, urtero bezala euskal enpresen erakusleiho izango dena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.