Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Sábado, 3 de octubre 2015, 01:27
Bilboko Udalaren Eztabaidak Literaturarekin ekimenak Ana María Matute idazlearen irudia eta lana gogoratuko ditu datorren asteartean. Hitzordua 19:30ean izango da, Bidebarrieta liburutegian, eta Rosa Regás idazle katalana eta Matureren adiskide eta laguntzaile zuzena izan zen María Paz Ortuño izango dira protagonistak. 'Ana María Matute gogoratuz' izenburupean, Idoia Jauregi kazetariak moderatuko du saioa.
Topaketan atzera begiratuko dute, idazlearen familiari buruzko alderdiak eta alde intimoak aztertzeko, haurtzarotik Gerra Zibilaren urteetara, ezkontza eta ondorengo banaketa -hori egitea erraza ez zen urte haietan-, eta literaturaren alorrean izan zituen lorpen handiak, 2010ean Cervantes Sariaren bitartez letren maila gorenera heltzeko.
Ana María Matuteren bizitzatik egingo den bidaia horretan María Paz Ortuñok hartuko du parte. Editore eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea da, baina, beste ezer baino gehiago, Ana María Matuteren adiskide eta laguntzaile pertsonala izan zen, hura hil zen arte. Rosa Regás (Bartzelona, 1933) Filosofia eta Letretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean. Idazle eta itzultzaile ezaguna da literaturaren alorrean, egile eta editore gisa, bere ibilbideagatik eta Liburutegi Nazionalaren presidente izateagatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.