silvia cantera
Miércoles, 2 de septiembre 2015, 00:38
Aste Nagusi honetan parte hartzean eta doakotasunean oinarrituriko jai herrikoien eredua "bizirik" dagoela erakutsi dela uste du EH Bilduk. "EAJ/PNVren politika aldaketa" txalotzen badute ere, Aburtok hainbat ekitaldi eta hedabidetan "gehiegizko protagonismoa" izan duela adierazi zuen atzo Aitziber Ibaibarriagak.
Publicidad
Aste Nagusiko kudeaketari buruz, berriz, txosnen gunean jarritako edukiontzi desberdinetan herritarrek sailkaturiko gaiak kamioi berean jaso zirela salatu zuten. Izan ere, Obra eta Zerbitzuen saileko zinegotziaren agerraldia eskatuko dute. Gainera, komunen kopurua txikiegia izan dela esan zuten. "Horrez gain, goizez horietako asko itxita daude", gehitu zuen Ibaibarriagak. "Gutxi balitz, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako egokituriko komun bat egon behar zuen tokian eskaileradun bat jarri zuten, esaterako", kexatu zen bozeramailea.
Eraso matxisten aurka egiteko konpartsen eta udalaren protokoloak funtzionatu duela uste duen arren, "agerian geratu da arazoaren muinera jo behar dugula berandu baino lehen", pensatzen du alderdi abertzaleak. Horretarako, "instituzioek berdintasun politikak indartzea behar-beharrezkoa dela" nabarmendu zuten.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.