Borrar
Aitziber Ibaibarriaga, EH Bilduko bozeramailea.
EH Bilduk "instituzioek berdintasun politikak indartu behar dituztela" uste du

EH Bilduk "instituzioek berdintasun politikak indartu behar dituztela" uste du

Aitziber Ibaibarriagak komunen kopurua ez dela nahikoa izan adierazi du bere Aste Nagusiko balorazioan

silvia cantera

Miércoles, 2 de septiembre 2015, 00:38

Aste Nagusi honetan parte hartzean eta doakotasunean oinarrituriko jai herrikoien eredua "bizirik" dagoela erakutsi dela uste du EH Bilduk. "EAJ/PNVren politika aldaketa" txalotzen badute ere, Aburtok hainbat ekitaldi eta hedabidetan "gehiegizko protagonismoa" izan duela adierazi zuen atzo Aitziber Ibaibarriagak.

Aste Nagusiko kudeaketari buruz, berriz, txosnen gunean jarritako edukiontzi desberdinetan herritarrek sailkaturiko gaiak kamioi berean jaso zirela salatu zuten. Izan ere, Obra eta Zerbitzuen saileko zinegotziaren agerraldia eskatuko dute. Gainera, komunen kopurua txikiegia izan dela esan zuten. "Horrez gain, goizez horietako asko itxita daude", gehitu zuen Ibaibarriagak. "Gutxi balitz, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako egokituriko komun bat egon behar zuen tokian eskaileradun bat jarri zuten, esaterako", kexatu zen bozeramailea.

Eraso matxisten aurka egiteko konpartsen eta udalaren protokoloak funtzionatu duela uste duen arren, "agerian geratu da arazoaren muinera jo behar dugula berandu baino lehen", pensatzen du alderdi abertzaleak. Horretarako, "instituzioek berdintasun politikak indartzea behar-beharrezkoa dela" nabarmendu zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo EH Bilduk "instituzioek berdintasun politikak indartu behar dituztela" uste du