Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Viernes, 28 de agosto 2015, 01:12
Europa Parkeko musika espazioa "galaz jantziko da" gaur Protocolo Kaoshyren estreinaldirako. Bertan, Megastar FMren eta XRIZ, Alexandra Stan, Dasoul eta Fonsi Nieto artistek parte hartuko dute. Muntaia ikusgarria da, 35 m2 baino gehiagokoa, agertokia hangar aeroespaziala bilakatuko duena Uss Kaoshy eta bere tripulazio osoa hartzeko: ... DJak, dantzariak, aire akrobatak, su malabaristak, perkusio jotzaileak, motorzaleak, abeslariak, espezialistak eta askoz ere txundigarri gehiago.
Horrela, 20:00etatik aurrera, protokoloaren atzerako kontaketa hasiko da, bertako Nonni eta Auss Bill DJen emanaldiarekin, Megastarreko DJak diren Sergio Blázquez eta Josué Gómezekin batera. Kanariar Uharteetako XRIZ artista ere arituko da, Adikzioa bere azken laneko kantak aurkezten. Ondoren, 22:30ean, geraldi tekniko bat egingo da, hangarreko kontrolak berrikusteko eta Bilboko Su Artifizialen XXV Nazioarteko Lehiaketaz gozatu ahal izateko.
Hurrengo, 23:30etik aurrera aktibatuko da Protokoloa. 23:20an hasiko den atzerako kontaketak iragarriko du zibilizazioak, iluntasun ikaragarrienean murgildu baino lehen, sortututako nabe berritzaileenaren etorrera: "USS KAOHSY". Milurteko batzuk "energiaren" bila iragan ondoren, gure kapitaina haren iturburura iritsiko da: Aste Nagusiaren energia.
Gaua Kaoshy kapitainaren emanaldietan hasiko da. "Inortxo ere epel utziko ez duen muppet fuksia bat da", jakinarazi dute antolatzaileek. Europa Parkea kapitainaren erritmoan mugituko da, efektu bereziez eta zuzeneko emanaldiez betetako taularatzearekin. Gauak aurrera jarraituko du Noni eta Auss Bill bertako DJen eta Alexandra Stan eta Dasoul nazioarteko artisten emanaldiekin. Gauari amaiera emateko, Europa Parkea MegaStar Festa bilakatuko da Fonsi Nietoren emanaldiekin.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.