Aitziber Ibaibarriaga.

EH Bilduk komertzio txikia babestu nahi du

Zazpikaleetako merkataritzaren egoera larriagotzen ari dela adierazi du alderdi abertzaleak

i. c.

Sábado, 4 de julio 2015, 00:56

EH Bilduk komertzio txiki eta ertainak babesteko plana proposatu du eragin turistiko handiko eremuen araudia indarrean sartu ondoren. Neurri berriak kate komertzial handien mesederako ordutegien liberalizazioa besterik ez du bilatzen, Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak adierazi duenez. Horrela, merkataritza txikiaren egoera, eta bereziki Zazpikaleetakoa, larriagotzen ari da. ... Lander Etxebarriak azpimarratu duenez, azkeneko asteetan lau merkatalgune itxi egin dira Zazpikaleetan urte askoz kokatuta egon ondoren.

Publicidad

EH Bilduren bozeramaileek, saltoki txiki eta ertainak nozitzen ari dituen krisia larriagotzen ari dela ikusita, uda hasi bezain laster lau neurri proposatu dituzte hau Bilboko merkataritzaren bilakaeran garai erabakigarria izan daiteke eta. Lander Etxebarria eta Aitziber Ibaibarriagak jakinarazi dute EH Bilduk ez duela irailaren junta arte itxaron nahi, eta ahal bezain laster udaleko beste alderdiekin arau komertzialak berrikusi nahi dituela.

Lau neurri

EH Bilduren bozeramaileek lau neurri proposatu dituzte, eta horietako gehienak hauteskunde kanpainean defendatu zituztela gogorarazi dute. Lehendabizi, Ostalaritza Ordenantza berri bat osatzea proposatu dute betiko komertzio txikia desagerrarazten ari den ostalaritza lokalen inbasioa geldiarazteko, besteak beste, lokalen garestitzea eragiten ari delako ere. Ostalaritza arau berri bat osatzen den bitartean, EH Bilduk tabernak irekitzeko baimenen jarioa gelditzea ezinbestekoa dela deritzo.

Bigarren, HAPOn (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) azken urtean eginiko aldaketak bertan behera uztea eskatuko dute, hauek helburu bakarra baitute: hiriaren erdigunean "alfonbra gorria jartzea" kate komertzial eta merkatalgune handiei, Aiztziber Ibaibarriagak azaldu duenez.

Ondoren, EH Bilduk 1995. urtetik bertan jasoa dagoen Merkataritza Txikia Babesteko Plana garatzea du helburu, orain artean ez baita martxan jarri. Alderdiaren iritzia da plan horrek hirigintzari loturiko zenbait neurri bildu behar dituela, esate baterako, lokalak batzeko debekua eta frankiziak ezartzea galaraztea, batik bat Zazpikaleetan.

Publicidad

Azkenik, EH Bilduren neurriek 2014ko irailaren 1eko ebazpena indargabetu nahi dute. Ebazpenak Abando, Indautxu, Garellano, Zazpikaleak eta Deustu eragin turistiko handiko eremu izendatu zituzten, eta bertan kokatutako saltokien ordutegiak liberalizatu zituen. Eh Bilduk sektoreeko langileekin, sindikatuekin eta alderdi politikoen araudi komertziala berrikusi nahi du auzo horietan saltoki txiki eta ertainek aurrera egin dezaten.

Proposatutako neurriak udaleko beste alderdi politikoei igorri ondoren, EH Bilduko bozeramaileek alkateari batzar bat antolatzea eskatuko diote, komertzio txiki eta ertainaren egoera arintzeko neurriak abian jartzeko helburuarekin. Lander Etxebarria eta Aitziber Ibaibarriagak hauteskunde kanpainian aurreratutako proposamenak praktikan ipintzeko esfortzuak aurrera eramaten ari dituztela azpimarratu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad