silvia cantera
Sábado, 23 de mayo 2015, 01:14
Eta John Lennon bizirik egongo balitz? 35 urte pasa dira Mark David Chapmanek hil zuenetik, baina, gaur egun, bere ahotsak garrantzi handia dauka oraindik. Izan ere, arratsalde honetan (20:00etan) Acordes por la Paz elkarteak kontzertu bat antolatu du bere homenez eta sarreren salmentarekin lortutako ... guztia (15, 20 eta 25 euroan eros daitezke) Médicos sin Fronterasi emango dio. Emanaldi honetan sei taldek parte hartuko dute, baina guztien gainetik The Quarrymen nabarmendu behar da. Lennon haiekin hasi zen jotzen eta urte batzuk pasa eta gero, George Harrison eta Paul McCartney ere batu ziren. Beraz, The Beatles-en sorreran ezinbetekoak izan ziren gizonek garai horretako abestiak ekarriko dituzte Bilbora. "6 urte zituenean ezagutu nuen eta eskolan oso bihurria zen", gogoratu zuen Rod Davisek.
Publicidad
Emanaldia Joseba Solozabal kazetariak aurkeztuko du eta Chenoa Euskaldunaren eszenatokira igoko da berriz ere. "Nire aitak baxua jotzen du eta Beatlesen kantekin praktikatzen zuen", komentatu zuen abeslariak atzo. 'Imagine'-ekin ausartuko da eta The Quarrymen taldearekin jotzea bererentzat "sari bikaina" dela esan zuen. Gainera, The Fakeband, Doctor Flashback, Extrema Urgencia eta Highlanders taldeek parte hartuko dute kakalardoen maitaleentzako antolatutako kontzertu honetan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.