Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Domingo, 17 de mayo 2015, 01:36
Iron & Wine, Benjamin Clementine eta Astronautalis artistek urriaren 30ean eta 31n Barakaldoko BECen ospatuko den BIME Live jaialdiko egitarauarekin bat egin dute, eta, horrela, jada iragarrita zegoen Imagine Dragons taldeari batu zaizkio.
Iron & Wine Sam Beam abeslari eta idazle estatubatuarraren izen artistikoa da. Jatorriz Floridakoa, ... Miamiko Unibertsitatean Zinematografia irakaslea izan zen hainbat urtez. Beamek 2002an kaleratu zuen 'The Creek Drank the Cradle', bere lehen lana. Harrezkero, sei disko eta zortzi EP argitaratu ditu. Gitarra akustikoen soinuez sortzen duen folka artista ugarirekin alderatu izan ohi dute, Simon and Garfunkel besteak beste.
Benjamin Clementine britainarrak, bestalde, bere abestietan kalean bizi izana islatzen du. "Sentimenduz, bakardadez eta malenkoliaz" bete du bere musika. Pariseko metro geltokietan Bob Marley eta James Brown musikarien kantak jotzen zituen, nahiz eta bere artista ereduak Jimi Hendrix, Leonard Cohen eta Luciano Pavarotti diren.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.