Juan Martía Aburto Bilboko alkatetzarako hautagaia.

Azkuna "jarraitzeko eredua" dela adierazi du Aburtok

Bere helburu nagusia langabeziaren bukatzea izango dela ziurtatu Bilboko alkatetzarako hautagaiak

elcorreo.com

Lunes, 4 de mayo 2015, 18:04

Juan María Aburtok begi-keinu txikia bidali dio Iñaki Azkunari. Izan ere, alkate ohia "jarraitzeko eredua" dela adierazi du. EAJ-PNVren ordezkaria izango da hurrengo hauteskundeetan, eta Azkunaren urratsak jarraitzea du helburu. Hori bai, bere ardatz nagusia Bizkaiko hiriburuan langabezia murriztea izango dela adierazi du ... gaur, Bilbon egindako aurkezpen batean. "Lan aukeretan jarri behar dugu begirada", azpimarratu du Aburtok.

Publicidad

Hala ere, Azkuna bezala izatea iristea "oso zaila" izango dela aurreratu du. "Pertsona ezberdina naiz baina Azkuna eta Aresoren lanaz oso harro nago. Ereduak izango dira niretzat", ziurtatu du hautagaiak. Bere kanpainaren ekimenetako bat abiarazi du gaur Bilbon. 'Call center' bat ipini du "hiriko ahotsak entzuteko" asmoarekin. Matikon egongo da hurrengo asteetan zehar, Uzturre plazan hain zuzen ere, eta zabalik egongo da maiatzaren 22ra arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad