EH Bilduk Bilboko langabeziaren aurkako plana aurkeztu du

PNV, PP, eta PSOEk "neurri handiko krisia" eragin dutela adierazi du alderdi abertzaleak

elcorreo.com

Miércoles, 22 de abril 2015, 00:47

EH Bilduk Bilboko langabeziaren aurkako plana aurkeztu du. Aitziber Ibaibarriaga Bizkaiko hiriburuko alkatetzarako hautagaiak alderdi abertzalearen proiektua adierazi du Bruno Zubizarretarekin batera, eta bere helburua "langabezi tasa larria gainditzea" dela ziurtatu dute. Salatu dutenaren arabera, PNV, PP eta PSOEk euren politikekin "neurri handiko krisia" eragin ... dute. "Alderdi horiek aberatsenentzat mesedegarriak izan dira", leporatu die EH Bilduk.

Publicidad

Bilboko langabeziak sekulako gorakada jasan duela azpimarratu dute Ibaibarriagak eta Zubizarretak; izan ere, Bizkaiko hiriburuan 32.164 pertsona langabezian daudela zehaztu dute. Pobrezia eta desenpleguarekin amaitzea Bilboko Udalaren lehentasun nagusia izan beharko litzatekeela esan dute EH Bilduko ordezkariek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad