Pintura eta argazki sei erakusketa berri jasoko dituzte gaurtik Bilboko Udaltegiek

Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Otxarkoagako, Errekaldeko eta Burtsako udaltegietan izango dira ikusgai

elcorreo.com

Lunes, 6 de abril 2015, 00:44

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren hiruhilekorako programa inauguratuko du bihar. Oraingo honetan, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Otxarkoagako, Errekaldeko eta Burtsako (Zazpi Kaleak) udaltegietara hurbiltzen diren herritarrek pintura barruko hainbat teknikari buruzko bost erakusketa ... ibiltari berriez eta argazkigintzari buruzko batez gozatu ahal izango dute.

Publicidad

Apirilean lau erakusketa inauguratuko dira: Burtsako Udaltegiak, Casarter Pintura eta Arte Digital Nazio Lehiaketaren azken edizioan saritutako eta aukeratutako lanak biltzen dituen erakusketa jasoko du. Ehun lan baino gehiago aurkeztu dira ekimen horretara. Hitzorduaren helburua artearen eta teknologiaren arteko gogoeta artistikoa sustatzea da. Erakusketa apirilaren 29ra arte bisitatu ahal izango da, eta ondoren Otxarkoagara joango da.

Abandon-Barrainkuako Udaltegiak Nistal Mayorgaren pintura erakusketa jasoko du. Honek, Azkuna alkateari eskainitako olio-margoen bilduma jasoko du, hil zenetik urtebete bete den honetan. Erakusketa, ezaugarri nagusi gisa kromatismoa eta pintzelkaden poza dituen artistaren beste zenbait lanek osatuko dute. Pinturari buruzkoa da, baita ere, asteartean Castañoseko Udaltegian zabalduko den eta 'A fuego y hierro' izena daraman Bego Blanco 'Klamades'-en erakusketa.

Apirilean udaltegietara helduko den azken erakusketa Alazne Urbizu argazkilariarena da. Ekimen honetarako, pertsonen bizitzako une bereziak jasotzen dituzten zuri-beltzeko hainbat argazki bildu ditu, bizi izan zituztenek gogoratu gura dituzten uneak. Erakusketa Begoñako Udaltegian ikusi ahal izango da beste inon baino lehen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad