Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Iñigo Crespo
Lunes, 2 de marzo 2015, 17:43
Euskal gizarteak bere sinbolorik garrantzitsuena berrituko du gaur. Gernikako Arbola bosgarrenez landatuko dute Batzar Etxearen ondoan, udaberri honetan bertan loreak eman ditzan. Laugarren zuhaitza urtarrilean ihardetsi zenetik, teknikariak pixkanaka lekualdaketa prestatzen joan dira, eta gaurtik aurrera hamabost urteko haritzak bere kokapen berrian distiratuko du. Iñigo ... Urkullu lehendakaria bertan egotea espero da gaurko ekitaldian, euskal kulturaren ikurrik handienetarikoa da eta.
Gaur landatuko den Gernikako Arbola 2000. urtean jaio zen gutxi gorabehera, Arratiako harizti batean hazi da eta urtarrilean ihardetsi zenaren anaia da. Hemendik aurrera, ostera, bere bizitza zeharo aldatuko da, euskal gizartearen zuhaitzik famatu eta garrantzitsuena izango baita, eta bertan omenaldi, ekitaldi eta etorkizuneko lehendakarien izendapenak ospatuko baitira. Gernikako Arbolaren landaketa 13.00etan gauzatuko da, eta bertan, lehendakariaz gain, Jose Luis Bilbao (Bizkaiko ahaldun nagusia), Ana Madariaga (Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea) eta Jose Maria Gorroño (Gernikako alkatea) egongo dira besteak beste.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.