Viernes, 23 de febrero 2018, 15:27
Roberto González de Viñaspre eta Miriam Urkia euskaltzain oso berriak dira, Iruñean egin den Osoko bilkuran bozketaren emaitza da hori. Bata Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria eta Onomastika batzordearen burua da, eta bestea, Hiztegi Batuko arduraduna eta Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria. Patxi Uribarren -euskaltzain osoen artean azken elizgizona ... zena- eta Joan Mari Torrealdai emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsuneak betetzeko bazegoen beste hautagai bat, Karmele Jaio idazlea, baina González de Viñaspre eta Urkia izan dira euskaltzain osoen aukera.
Publicidad
Roberto González de Viñaspre bilbotarra da jaiotzez, baina Trebiñun bizi izan da gaztetatik. Euskal Filologiako lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa, Hizkuntza Normalkuntzaren alorrean. Euskaltzain urgazle izendatua 2015ean, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria da eta Onomastika batzordearen buru, 2018ko urtarriletik aurrera. Arabako toponimia historikoa da gehien landu duen ikerketa esparrua, batez era Trebiñukoa.
Miriam Urkia donostiarra Euskal Filologiako doktorea da eta lexikografia, corpusgintza, morfologia konputazionala eta hizkuntza-teknologiak dira bere lan-esparruak. UZEIko langilea 1983tik, Lexikografia saileko zuzendaria da 1992tik eta, teknologiei lotutako lan lexikografikoekin batera, bereziki Euskaltzaindiari lotutako lanetan dihardu. Hiztegi Batuko lantaldeko kide 1999tik eta Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduradun 2013tik. Euskaltzain urgazlea da 2003tik eta Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria 2017tik. Euskararen Aholku Batzordeko kide ere bada 2007tik.
Zortzi hilabete barru irakurriko dute haien sarrera-hitzaldiak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.