Festak Arabako herrietan jarraituko du aste osoan zehar

Judith Romero

Viernes, 31 de marzo 2017, 16:38

Publicidad

Gasteizko helduek atzo izan zuten lekukoa hartzeko aukera, baina Aramaioko euskalzale txikienen momentua gaur bertan helduko da inoiz baino eskola gehiagoren laguntza duen Korrikaren edizio honetan. Eskolatik irtenda, Aramaioko ikasleek Nardeaga eta Pedro Ignazio Barrutia kaleetatik abiatuko dira 14.30etan, eta jaialdia Kiroldegian hasiko da ... lau ordu geroago. Trikitrixaren soinua, flamekoa eta euskal dantza bat egingo dute 2 euroko sarrera duen ekitaldian. Bitartean, Gasteizko gazteek euskararen erabileraren inguruan dituzten kezkak adieraziko dituzte gaur goizean Oihaneder Euskararen Etxeak eskainiko duen foroan. Ekitaldiaren irekiera 9.00etan izango da eta, konferentzien ostean, parte-hartzaileak mapa dinamiko bat marraztuko dute euren ideiekin. Ondorio nagusiakl eguerdian aurkeztuko dira.

Arraia-Maeztun Korrika Txikia nagusiena baino ordu erdi lehenago hasiko da larunbatean eta, helduek korrika egiten duten bitartean (11.30etan), haurrek tailerrak eta jolasak gozatuko dituzte. Indarrak berreskuratzeko herri bazkaria ospatuko dute gainera. Lasterketa euskara plaza guztietara eramateko helburua duenez, Arabako festa Gorbeialdean jarraituko du kontrapuntu erotikoarekin. Bego Alabazan narratzaileak Ipuin berotikoak irakurriko ditu Zuiako Udaletxean azteazkenean.

Korrika Txikia eta gosaria

Hala ere, apirilaren 6an Gasteizera bueltatuko da Korrika txikien eskutik. Armentia Ikastolan hasiko da ibilbidea eta Espainiako enparantzan bukatuko da 16.30etan. Han zirko tailleretan parte hartzeko aukera izango dute arabako kapitalaren hiztun txikienak. Hurrengo ostiralean Murgiako auzokoak esnatuko ditu Korrikak 5.50etan. Gazte asanbladak gosaria eskainiko du gaztetxean Korrika Txikitarako prest egoteko 11.30etan. Azkenik, apirilaren 8an Lautadara ailegatuko da Korrika, 17.45etan baina jaia 13.00etan hasiko da plazan dantzatzen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad