Borrar

Sei herrik bizi dute musikaren atsegina ‘Vital Arabatik Programa’ri esker

Murgia, Kripan, Zuhatzu Kuartango, Bastida, Legutio eta Pipaon jarduera horiek gozatu dituzte

s. e.

Martes, 30 de junio 2015, 01:57

Vital Arabatik Programak, udako hileetan Lurraldeko bazter guztietara kultura eramaten duen Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren ekimenak, ekaineko programazioa ixteko, egitarau oparo bat prestatu du.

Murgia, Kripan, Zuhatzu Kuartango, Bastida, Legutio eta Pipaon herrietan larunbat eta igandean zenbait musika-emanaldiren eta abesbatza-errezitaldi baten agertoki izan dira.

Egun hauetarako aurreikusitako jarduerak bereziki bildu dira larunbateko 20:00etan; ordu hori da aukeratu zen unea aurreikusitako sei ikuskizunetatik bost hasteko. Murgiako Bea Etxea plazan Ahots Bakar Baten Bandak jardun du eta aldi berean El Síndrome de Stendhal taldeak bere gipsy-jazzeko errepertorioa eskaini die Kripaneko plazara bildu direnei.

Zuhatzu Kuartangoko igerileku-esparruan, bestalde, melomanoenek Kolme taldeak eskaini zuten kontzertuaz atsegin hartzeko aukera izan zuten, eta Bastidako Bakea plaza Bokata y Fuga hirukotearen kontzertuaren agertoki bihurtu zen. Eta eguneko agenda osatzeko, Kaluko osakideek Legutioko plazara eraman zituzten euren abestiak.

Iganderako, ohikoa den bezala, oraingoan ere beste abesbatza-errezitaldi bat gorde zen. Pipaoneko Gurutze Santuaren Gorespenaren parrokia-elizan, 13:00etan, Bixente Goikoetxea abesbatzako kideen emanaldia izan zelarik

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sei herrik bizi dute musikaren atsegina ‘Vital Arabatik Programa’ri esker