Harkaitz Cano

Musika eta komikigintzari buruz egingo du Harkaitz Canok Oihaneder Etxean

2.700 lagunetik gora hurbildu dira jada maiatzaren 3ra arte ikusgai izango den Rockomikias binetak eta doinuak erakusketara

Jokin Elizaran

Miércoles, 15 de abril 2015, 00:24

Harkaitz Cano idazlea asteazken honetan izango da Gasteizen literatura, musika eta komikigintzaren inguruan mintzatzeko. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean izango da, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Sarrera, musu-truk.

Publicidad

'Rockomikiak binetak & doinuak' erakusketa inauguratu zenetik, duela hilabete bat, harrera ezin hobea izaten ari da. Dagoeneko 2700 lagunetik gora hurbildu da ur biltegira maiatzaren 3ra arte ikusgai egongo den erakusketaz gozatzera.

Jende gehiago espero da hurrengo egunotan. Lehenik Harkaitz Canok musika euskal literaturan eta komikigintzan izango dituelako asteazkenean ikastegai, eta bigarren badok.inforen musika atariaren aurkezpenarekin batera Amoranteren kontzertua egongo delako apirilaren 17an, ostirala.

Dagoeneko Asisko Urmeneta, Juanma Sarasola, Koldo Almandoz eta David Zapirain erakusketaren komisarioak, Iñaki Otamendi, Garbiñe Ubeda, Yurre Ugarte, Mikel Valverde, Koldo Uriarte eta Aritza Saenz del Castillo bertan izan dira, dozenaka euskara ikaslek eta mintzalagunek bisita gidatua egin dute eta wikipedia tailerrean Rockomikiak wikiproietua garatu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad