Gora Gasteizko zenbait kide.

Tailerrak, kontzertuak, janaria eta erreibindikazioa, apirilaren 18an Gora Gasteizen eskutik

Herri ekimenak bere egun handirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du

Jokin Elizaran

Jueves, 2 de abril 2015, 00:37

'Arrazakeriari stop' lemapean aurkeztu du Gora Gasteiz herri ekimenak apirilaren 18rako prestatu duen egitaraua. "Lau hilabete luze igaro dira Gora Gasteiz herri ekimena sortu zenetik. Honen aurkezpena egunean bertan adierazi genuen gure asmoa gure hirian pertsona guztiek eskubide berdinen jabe izatearen alde borrokatzea zela. ... Eta zera iragarri genuen: nahi dugun hiri hori praktikan jartzeko egun bat ospatzeko asmoa genuela, harro sentiarazten gaituen hiri horren irudikatzea egingo dugun egun bat. Ba egun hori bertan daukagu, apirilaren 18an ospatuko bait dugu eraiki nahiko genukeen hiriaren eguna", esan dute antolatzaileek.

Publicidad

"Gure hastapeneko adierazpenetan ere esan genuen kolektiboak eta norbanakoak gehitu nahi genituela ideia bati: izan kolore. Era horretan, denok batera, ilusioak eta ahaleginak batuz, antolatu nahi genuela egun hori eta inolako bazterketarik onartzen ez duen hiria aldarrikatzeko. Hiri horretan ez litzateke inolako arrazakeriarik onartua izango, ez erakunde publikoen aldetik eta beste inoren aldetik ere ez. Halaber, hiri horrek pertsona guztien gizarte eta kultur eskubideen alde borroka egingo luke", esan dute Unax Ugalde, Ainhoa Garagalza, Filomena Abrantes eta Iñaki Landa bozeramaileek.

"Gauza guztien gainetik, helburu bat lortu dugula nabarmendu nahi dugu, hots, ekintza horien guztien antolakuntzan eta 18ko ekitaldiak prestatzen egon diren eta dauden lagunen eta elkarteen ilusioa". 'Aniztasunaren eta gizarte eskubideen alde irten kalera' lemapean, aldarrikapenerako sei esparru kokatuko dira egun handian.

Aihotz plazan Mila eta bat jokoen txokoa egongo da. Bertan, egun osoan zehar eta adin guztientzako jarduerak egongo dira: tailerrak, musika, jokuak... 12:00etan IRRIEN LAGUNAK disfrutatzeko aukera izango delarik. Foru plazan Kultur txokoa kokatuko dugu: pilota partidak, kontzertuak eta Munduen dantzak ikusi ahal izango dira bertan. Eguerdian, The Potes talde arrasatearraren kontzertua izango dugu, kalejira hasi bitartean. Gainontzean, Afrikako soinuez gain, flamenkoa, break dance eta musika desberdin asko entzun eta dantzatzeko aukera prestatu dugu. Esparru honetan ere Inprobisatze Match-a ikusi ahal izango dugu zenbait aktore gasteiztarren eskutik, eta Iñigo Salinerok, Txaflas-ek aurkeztuta. 20:30etatik aurrerako kontzertuak nabarmendu nahi ditugu: Itziarren Semeak eta Los Zopilotes Txirriaos izango dira, besteak beste.

Posta plazan, berriz, Elkartze-Mugimenduaren Txokoa dago. Bertan, goiz osoan zehar, elkarte eta kolektibo desberdinek haien proposamenak eta aldarrikapenak ezagutzera emango ditzute. Eta plaza horretan, nola ez, Gora Gasteiz-eko materiala salduko dugu, ekimen hau ekonomikoki laguntzeko mosaiko erraldoiaren piezak erosi ahal izango dira, besteak beste.

Publicidad

Etxauri plazan, jatorri ezberdinetako janariak daztatzeko aukera izango dugu: cous cous, fruita zukuak, porrusalda, cheeb oudjen, Pakistango arroz esnea... beti ere neurrizko prezioan. Ondoren, Andra Mari Zuriaren plazan, Te topaketaren bigarren edizioa ospatuko da: jatorri desberdineetako Gasteizko emakume bizilagunen topaketa da hau.

Zumba, poema laburren irakurketa, erakusketak eta egile abeslari emakumeak disfrutatu ahal izango dira Probintzia Plazan. Eta Gaztetxean, argazkien erakusketa ikusteaz gain, musika ere entzun ahal izango arratsaldean zehar eta gaua bitartean: Claudia Morales, Juntos y regüeltos, eta Gasteizko dj ezaguna DJ Loro, besteak beste.

Publicidad

Sei txoko hauetaz gain, kaleak animazioz beterik egongo dira: txistulariak, Gospel talde bat, gaiteroak, Ttek elektrotxaranga, trikitilariak, batukada, Jare dantza taldea, Perku neskak, Swing-Up, eta abar luze bat.

"Eta batez ere, herritarrak animatzen ditugu eguerdirako antolatu dugun kalejiran parte hartzera. 13:30etan hasi eta Foru plazatik abiatuta, Andra Mari Zuriaren plazaraino ibilbidea egingo dugu inoiz baino argiago adierazteko: Gora Gasteiz!", eskatu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad