Astean gutxienez 2 ordu erabili beharko da aretoa

Musikarien hazitegia Betoñon

Gasteizko Udalak sorkuntzari sostengua emango dio, Gasteizko taldeetzat eskura dauden entsegu-aretoak diruz lagunduz

Jokin Elizaran

Miércoles, 1 de abril 2015, 03:28

Kitarra, bateria eta baxua hartu eta musika talde bat sortzea inoiz baino errezagoa izango da Gasteizko musikarientzako. Udalak eta Talde Gune Gasteiz empresak akordioa sainatu baitute artistek entsegu-aretoak "prezio sinboliko" baten truke erabiltzeko. Orduko hiru eurotan, hain zuzen ere.

Publicidad

Kultur Plangintzaren eta Jaien Zerbitzuaren ... bitartez, hiriko musika taldeei zuzendutako diru-laguntza batzuk aurkeztu ditu Udalak. Iñaki García Calvo zinegotziak adierazi duenez, ekimen berritzailea da, Gasteizko musika banden sorkuntza sustatu nahi duena, araudia betez prestatu eta egokitutako espazioen bitartez. Arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren eredua da. Izan ere, Udalaren eta aretoen jabe den Talde Gune Gasteiz enpresaren arteko hitzarmenaren bitartez, aretoak orduko 3 euroan alokatu ahalko dira, Kultur Plangintzaren eta Jaien Zerbitzuak % 60ko diru-laguntza emango baitu.

Izen emateak, apirilaren 21era harte

Gasteizen erroldatutako musikari orori zuzenduta dago ekimena; apirilaren 21era arte eman ahalko dute izena, udalaren web-orrian. Ondoren, lekuak esleitzeko zozketa egingo da, apirilaren 22an; ateratzen den zenbakitik aurrerako hurrenkeraren arabera banatuko dira lekuak. 2015eko maiatzetik 2016ko urtarrilera arte erabili ahalko dira aretoak.

Bi motatako erabilerak bereiziko dira: bi pertsonak edo gehiagok osatutako musika taldeak, eta banakoak. Taldeek izango dute lehentasuna, zerbitzua hobeto aprobetxatzearren. Astean gutxienez 2 ordu erabili beharko da aretoa, eta pertsona edo talde berak ezingo du 4 ordu jarraian baino gehiago erabili.

Talde Guneren aretoak guztiz domotizatuta daude: sarbide-kontrola dute, giltza elektroniko programagarrien bidez; segurtasun sistema adimentsua; elektrizitatearen eta alarmaren deskonexio automatikoa; telebista-zirkuitu itxia, urrutiko ikuspenaz, etab.

Publicidad

Aretoek 20 metro koadro inguru dute, eta intsonorizatuta daude; akustika-egokitzapenaz, alarmaz, ADSLez, suteen kontrako neurriez eta bestez hornituta daude. Gainera, instalazio orokorrak dituzte: komunak, bulegoa, atseden gela, jaki hotz eta beroen makinak, zama-igogailua, etab. Enpresako langileak arduratzen dira publikoaren arretaz bulegoko ordutegian, eta garbitzeko eta mantentzeko langileak ere badira. Talde bakoitzari giltza elektronikoa emango zaio, eta horrek sarrerak erregistratuko ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad