Jokin Elizaran
Sábado, 21 de marzo 2015, 01:46
Korrika Txikiak "euskararen aldeko mezua" zabalduko du martxoaren 26an, ostegunean. "Hainbat helburu ditu jai honek. Euskarari indarra ematea, jendea kontzientziatzea, Gasteizko haurrak euskararen alde gaudela adieraztea eta Korrika 19ri ongi etorria ematea", esan dute antolatzaileek.
Publicidad
Lasterketa 'mini' hau Gaztelako atean hasiko da arratsaldeko hiruretan. Ariznabarra, ... San Martin, Txagorritxu, eta Lakua auzoak zeharkatu ondoren, El Pilar eta Zaramaga auzoetan sartuko da. Ondoren Aranbizkarran zehar jarraituko du, Santa Luzia auzoa zeharkatu, eta zentrora abiatuko da , Plaza Berrian bukatzeko. Bertan, gainera, jai bat egingo dute.
28 ikastetxek hartuko dute parte Korrika Txikian, hamar kilometroko lasterketan. Armentia ikastola, Mariturri, Zabalgana, Hogar San Jose, Miguel de Cervantes, San Martin, Abendaño, Landazuri, Barrutia, Umandi, Tokieder, Ibaiondo, Lakuabizkarra, Luis Elejalde, Odon Apraiz, Ikasbidea, Samaniego, Gereñu, Arantzabela, Aranbizkarra, Salburua, Angel Ganivet, Calasanz, Adurtza, Urkide, Ramon Bajo, Olabide, Marianistas.
'Mariaseko' ikasleek irakurriko dute Korrika Txikiaren mezua. 125 urte betetzen ditu ikastetxe honek eta horregatik antolatzaileek protagonismo berezia eman diote.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.