Jokin Elizaran
Jueves, 12 de marzo 2015, 00:26
Gasteizko San Migel elizako balkoian dagoen Andra Mari Zuriaren tailua ez da jatorrizko Andra Mari Zuriaren tailua, nahiz eta askok maiz ahaztu. Kopia bat besterik ez da. Ondo egina, ederra, baina kopia. 2007an ipini zuten erreprodukzio hau, aurretik han zegoenaren itxura petrala zela eta. Irudi ... zaharrari eguraldi aldaketak gaizki egiten zion, antza denez. Baita beira baten azpian hogeitabost urtez babestuta bizi izanak. 1982 eta 1984an, esaterako, bi eraso jasan zituen.
Publicidad
Jatorrizko irudia kendu zutenean, argazki bat jartzea izan zen hartutako lehen erabakia. Baina gero 900 kiloko erreprodukzio bat egitea adostu zen. Gaur egun duguna, 214x69x54 zentimetroko neurrikoa. Originala (1788tik 2007ra egon zen San Migel elizan), orain, ebakuntza-gelatik pasako da. Apezpikutzak, Espainiako Gobernuak eta Andra Mari Zuriaren Kofradiak askotan eskatu dute tailuaren 'lifting'-a. Eta aste honetan jakin izan denez, Espainiako Kultura Sailak 72.000 eurotik gora ordainduko du desio hau asetzeko. "Oso pozik gaude. Andra Mari Zuriaren irudia gasteiztarren bizitzetara bueltatu nahi dugu", esan du Gobernu espainolaren EAEko ordezkari den Carlos Urquijok.
Berritze lanek zazpi hilabete iraungo dute, eta Arabako Foru Aldundiak gainbegiratuko ditu. Izan ere, Foru Aldundiak gorde du ehun urtetik gorako jatorrizko tailua azken urteotan, bere Zaharberrikuntza Zerbitzuan. Eta gero? Irudia ez da San Migeleko horma-hobira bueltatuko, hori ziur. Kofradiak erabakiko du non ipini. Seguru asko, eliza barruko kapera txiki batera eramango dute.
"XX. mendearen hasieratik, irudiaren arte-alderdiari buruz dagoen bibliografia ugaria izan da", Kofradiak dioenez. "Emilio Encisok honela deskribatu du: harri polikromatuzko irudi ederra da, zutikakoa, liraina, luzatua eta neurrizkoa", "tunikak toles lodiluzeak ditu, eta tolesak bilduta daude, oinutsik dauden oinen gainean angelu nabarmenak osatuz; zapatak, berriz, biribilak dira, eta puntazorrotz samarrak". Laster, apain-apain izango da berriro Andra Mari Zuria.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.