![Juan Pérez Floristán, Vital Kutxaren astearte musikaletan](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/pre2017/multimedia/noticias/201503/03/media/cortadas/floris--490x490.jpg)
![Juan Pérez Floristán, Vital Kutxaren astearte musikaletan](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/pre2017/multimedia/noticias/201503/03/media/cortadas/floris--490x490.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Sergio Eguía
Martes, 3 de marzo 2015, 12:04
Juan Pérez Floristán pianista gaztearen kontzertua hartuko du gaur (20etan), Vital Kutxa Fundazioa Gelak, Kutxaren Gizarte Ekintzak antolatzen dituen Astearteetako Musikaldien barruan. Musikari sevillarrak joko duen kontzertuan Schumann, Mozart, Bartók eta Beethoven musikagileen zenbait pieza eskainiko die entzuleei.
Musika gazte horrek (Sevilla, 1993) amari María Floristán eta Ana Guijarrori zor die pianorako zaletasuna, nahiz eta beraren prestakuntza Espainiako, Suitzako eta Alemaniako zenbait lekutan garatu den eta, besteak beste, Elisabeth Leonskaja, Daniel Baremboim, Horacio Gutiérrez, Nelson Goerner, Joaquín Soriano edo Oxana Yablonskaya maisuekin. Orobat, azken urteotan Pérez Floristán Reina Sofía Musika Eskola Nagusiko ikaslea ere izan da, Fundación Banco Santander Piano katedran, eta gaur egun Berlineko Hochschule für Musik Hanns Eisler eskolan ari da bere musika-ikasketak osatzen. 2011n, artean Madrilen zela, Ikaslerik Bikainena aipamena jaso zuen.
Errezitaldirako sarrerak zortzina euroan
Bere karrera oraindik laburrean jarduera ugaria garatu du bakarlari gisa zenbait orkestra nabarmenetan: Malmö Symphony Orchestran, RTVEren Orkestran, Sevillako Real Orquesta Sinfónican edo Espainiako Gazte Orkestra Nazionalean, besteak beste, eta musikaldi askotan parte hartu du, batzuk aipatzearren: Santanderreko Encuentro de Música y Academia, Moskuko Spivakov Musikaldia, Alemaniako Ruhr Klavier Festival edo Gstaad-eko (Suitza) Sommets-Musicaux. Beste alde batetik, zenbait auditorium ospetsuk, hala nola, Madrileko Nacionalek edo Monumentalek eta Sevillako Teatro de la Maestranzako Manuel García aretoak hartu izan dituzte pianistaren errezitaldiak.
Errezitaldirako sarrerak zortzina euroan erosi ahalko dira Vital Kutxa Fundazioa Gelan (Bakea kalea, 5, 1. solairua. Dendaraba), hura hasi baino ordubete lehenagotik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.