La Primitiva del jueves: comprobar resultados del 24 de abril
Plaka bere etxea izan zenaren aurrean jarri da./ Igor Aizpuru
Ikastolaren 50. urteurrenean

Olabide Ikastolak eta Euskaltzaindiak Aita Raimundo Olabide omendu dute

Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazaren 4. zenbakian, Raimundo Olabideren jaiotetxearen aurrean, bere oroimenezko plaka jarri da.

EL CORREO

Jueves, 13 de febrero 2014, 08:43

Olabide Ikastolak eta Euskaltzaindiak Aita Raimundo Olabide omendu dute asteazken honetan Gasteizen, Olabide Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko egiten ari den ekitaldien barruan. Ekitaldian parte hartu dute Olabide Ikastolako lehendakariak, Eneko Uriartek, Olabide Ikastolako Artezkaritza batzordeko eta zuzendaritzako kideek eta Euskaltzaindiaren zuzendaritzak, Andres Urrutia buru.

Publicidad

Bertan izan dira baita ere, Eusko Jaurlaritza ordezkatuz Ana Oregi sailburua eta Arabako Hezkuntza lurralde ordezkaria, Blanca Guerrero, Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Iciar Lamarain, Gasteizko Udaleko Kultur Plafinikaziorako zinegotzia, Iñaki García Calvo, eta bestelako ordezkari politikoak. Bestalde, bertan Jesusen Lagundia ordezkatuz ekitaldian izan da baita ere Luzio Agirre jesuita.

Gasteizen Unesco Etxeak duen egoitzan hasi da omenaldia, bertan Ruper Ormazak eman du ongietorria eta Eneko Uriartek, lehendakari gisa Olabide Ikastolaren 50. urteurrenaren barruan, ekitaldi honen garrantzia nabarmendu du, gogoraraziz Ikastolak Raimundo Olabideri zor diola izena. Bestetik, Andres Urrutia Euskaltzainburuak Aita Raimundo Olabidek euskararekin zuen konpromisoa eta euskal hizkuntzari egindako ekarpenak goraipatu ditu.

Ondoren Raimundo Olabide jaio zen etxearen aurrean, Gasteizko Ama Zuriaren Plazaren 4. zenbakian, jarri da bere omenezko plaka Aita Raimundo Olabide Carrera (1869-1942). Oroitzapenez eta omenez haren jaiotetxean. Agintari eta gonbidatu guztiek hartu dute parte bertan eta Aurreskua dantzatu da.

Omenaldia amaituta, Euskaltzaindiaren zuzendaritzak Olabide Ikastolara egin du bisita, Ikastola ezagutzeko eta bere hileroko bertan egiteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad