Borrar
Bideokliparen eszena bat. Youtube
‘Musturrek jangotsutez bermiotarrez!’, euskararen aldeko lelo berria

‘Musturrek jangotsutez bermiotarrez!’, euskararen aldeko lelo berria

Bermeoko gazte abeslari eta bandek euskara sustatzeko sortutako abestia herriko jaietako hit-a da jada

izaskun moyano

Lunes, 11 de septiembre 2017

Look bohemioak, zerbaiten alde borrokatzen diren gazteak, aurpegi serioak… ez gara Woodstock-eko festibalaz ari, punta-puntako abestiaren bideoklipari buruz baizik. Bermeotar abeslari gazteek herritarrengan euskara sustatzeko abesti bat sortu dute. Emaitza, espero baino hobea da. Izan ere, Bermeoko Andra Mari jaietan 'Despacito' baino 'Miñen puntiegaz' izeneko abestia da nagusi.

Iaztik zuten buruan elkarrekin abesti bat egitearen ideia Leire Gotxi, Gatom, Urgatz, Etxekalte, Zona Cero, Zartada, Ozhen eta Ttxakuntxo abeslari eta musika talde bermeotarrek. Aurten ordea, udaleko euskara sailaren laguntzarekin ideia hori aurrera eramatea lortu dute.

Geuk.eus-en 'Euskaraz bizitzeko 1000 arrazoi' kanpainaren parte da 'Miñen puntiegaz' abestia. Maite Alvarez sailburua Xabier Ojinaga eta Asier Renteriarekin (Urgatz taldeko kideak) harremanetan jarri zen, herrian euskararen kaleko erabileraren datuetan beherakada egon zela konturatu ostean. «Sortzaileok argi izan dugu hasieratik ez genuela abesti panfletario bat sortuko», onartu du Ojinagak. Beraz, zama hori kendu eta abesti positibo eta erritmoduna eratu dute.

Biak ala biak izan dira abestiaren letra, musika eta egitura pentsatu zutenak. Talde eta bakarlari bakoitzak abestia etxean prestatu ondoren, estudioan batu eta grabatu egin dute. «Ez dugu elkarrekin askorik entseatu, nahiko abesti elektronikoa da eta estudioko lanari eman diogu garrantzia. Pixka bat inprobisatuta emaitza bikaina atera zaigu», adierazi du Leire Gotxi abeslari bermeotarrak. Izan ere, ez da batere erraza horrenbeste musikari koordinatzea, abestiaren grabaketa zein bideokliparen filmazioan. «Baina jendea oso prestu agertu da eta lana asko aurreztu digute proiektuaren arduradunoi», eskertu du Xabier Ojinagak.

Euskal Herriko kostaldean dagoen herria badirudi artistaz beteta dagoela. Hasiera batean ezinezkoa zen abestian parte hartu nahi zuen jende guztia koordinatzea. Beraz, hautaketa baten ondoren, proiektuan gehien inplikatu ziren 15 musikariak egingo zutela ondorioztatu zuten.

Esan, egin eta irabazi. Joan den ostiralean, irailaren 8an hain zuzen ere, aurkeztu zuten abestia eta bideoklipa Bermeoko txosnan eta ordutik aurrera bermeotarrek ez diote abestia entzuteari utzi. Askok jada buruz dakite eta beste askok ezin diote erritmo funky eta dantzagarriarekin gorputza mugitzeari uko egin. «Nire lagunek letra osoa dakite eta behin eta berriz jartzeko esaten didate», esan du Leire Gotxik.

«Plazerra da euskaraz hitz egitea»

Musikarien ustez, euskarari buruz idazterakoan traszendentalegi izateko ohiko joera izaten dugu. Haiei ere kostatu egiten omen zaie eredu horri uko egitea, euskaraz hitz egitea plazer bat bezala ulertzen baitute. «Beraz, saihestezina da guretzat metafora sexualik ez egitea», onartu du Xabierrek. Izan ere, abestiaren letra entzun ezkero «miñe barroraino hizkuntzie ikutu arte», «gau eta egun eingotzut, astiro, euskerie» edota estribiloa den «musturrek jangotzutez bermiotarrez» bezalako esaldiak nagusi dira abesti osoan zehar. Horrez gain, karteletan «euskerie munduko cunnilingus zaharrena», «trio bat eingu euskeriek, zeuk eta neuk»-en tankerako hitzak irakur daitezke.

Abestiaren arrakasta ikusita musikariek ez dute berriz elkarrekin beste proiekturen bat egitearen ideia alde batera uzten. Baina «oraindik jaiak hasi baino ez dira egin eta abestiak ibilbide luzea du egiteke», adierazi du Xabierrek. Dena dela, euskararenganako sentitzen duten maitasuna hain da handia «beti jarraituko dugula herrirako jai eta lan egiten».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo ‘Musturrek jangotsutez bermiotarrez!’, euskararen aldeko lelo berria