Borrar
Haurrentzat egokitutako euskarazko Wikipedia sortu dute

Haurrentzat egokitutako euskarazko Wikipedia sortu dute

Euskal Wikilarien Elkarteak Txikipedia izeneko proiektua jarri du abian, 8 eta 13 urte bitarteko ume eta gazteei bideratuta

Amalia Ibargutxi

Miércoles, 18 de abril 2018, 00:49

Haurtzaroa eta internet eskutik doazen garaietan, tresna onuragarria sortu die erabiltzaile txikienei Euskal Wikilarien Elkarteak. Izan ere, haientzako proiektu berria aurkeztu dute, Txikipedia. Euskarazko Wikipediaren barruko egitasmoa da euskarazko entziklopedia txiki eta aske hau.

8 eta 13 urte bitarteko umeentzako pentsatuta, ikasle zein irakasleen partaidetza espero dute. Batetik, egitasmoa hedatzeko, eta bestetik, eduki-bilduma handitzeko.

'Euskarazko Wikipedia' edo 'Euskal Wikipedia' Wikipediaren euskarazko edizioa da, 2001eko abenduan argitara atera zena. Egun 292.502 artikulu ditu eta orain atal berria ere bai. Txikipedia, egokitutako informazioa jasotzen duen buzoiaren antzekoa da, testu irakurterrazago eta ulergarriagoekin, hizkera zainduarekin eta bai gai aldetik baita lexiko eta sintaxi aldetik ere 8 eta 13 urte bitarteko umeentzako egokitutakoa.

Proiektu honen sorkuntzaren oinarrian dauden zutabeetako bi izan dira haurrek eskolan dituzten beharretara moldatzea eta Vikidia izeneko online wikientziklopedia. Izan ere, haur eta gazteek kontsultatu ohi duten informazio iturria da Wikipedia eta askotan luze eta konplexuegiak izaten dira artikuluak. Ondorioz, beste hizkuntzetako sarrerak kontsumitzen dituzte.

Bestalde, Vikidia izeneko online-wikientziklopedia 2015etik dago euskaraz erabilgarri, beste hainbat hizkuntzarekin batera. Txikipediak bat egin nahi izan du honen helburuekin, euskarazko informazio ulerterraza ikasleez gain, interesa duen edonoren esku jarriz.

Txikipedia sortzearekin, haurren partaidetza espero dutela jakinarazi dute. Proiektu honetan, artikuluak edonork idatzi ditzake eta gazteek interesekoak zaizkien gaiak jorratuko dituztela espero dute, irakasleen laguntzarekin betiere. Txikipedia wiki proiektuan edonork parte har dezake, artikuluak idatziz, aldatuz edo osatuz, informazioa gehituz edo zuzenduz. Horretarako kontua ireki beharra dago, baina oso erraza da. Hori bai, beti errespetatu behar dira egile-eskubideak.

Irakasleren batek proiekturen bat egin nahi badu, hezkuntza@wikimedia.eus helbidera idatzi behar du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Haurrentzat egokitutako euskarazko Wikipedia sortu dute