Borrar
Bilboko koralak 'Eskolan kantari' egitasmoa eramango du Arriagara

Bilboko koralak 'Eskolan kantari' egitasmoa eramango du Arriagara

Ikastetxe desberdinetako ikasleek abestuko dute 'Why we sing' kontzertuan

elcorreo.com

Viernes, 10 de noviembre 2017, 00:35

Zergatik kantatzen dugun jakiteko, neska-mutilak dibertitzeko eta musikaren inguruan hazteko helburuarekin, Bilboko Koral Elkarteak 'Eskolan kantari' eskola proiektua sustatu du 2017an. Bertan, haurren abesbatzak osatzen ari dira ikastetxe desberdinetan, helburu sozial bati helduta.

Bere nortasuna galdu barik komunitatean eta kulturaren arlotik integratzeko gai diren hiritarrak sortze aldera ekarpena egitea du xede egitasmo honek. Musikaren berezko izaera komunikatzaile, kolektibo eta unibertsala erabiltzea alegia, gerora eskolan kale egitea edota gutxiespena eragin dezaketen jarrera marjinalak eta afektibitate arazoak saihesteko. Ekimen honek, abilezia kognitiboak eta praktikoak sustatzen dituzten sistema interkulturalen alde egiten du, ikasleek gizarte-errealitatea ulertu, baloratu eta aberastu dezaten ahalbidetzeko.

Arriaga Antzokiko eszenatokian 222 kantari gazte bilduko dira, euren kantua partekatu nahi duten artistak direla jendearen aurrean erakusteko. Barrera fisikorik zein ideologikorik ez daukan topalekua da, non ahots guztiek modu aktibo, sortzaile eta armonikoan agertzeko aukera izango duten.

'Eskolan kantari'-ren saio partekatuarekin bukatuko da hiru kontzertuz osatutako emanaldia, izan ere aurretik Bilboko Koral Elkarteko bi talde ariko dira taula gainean. Zehazki, Haur Abesbatza, Jose Luis Ormazabalen zuzendaritzapean, eta Euskeria Gazte Abesbatza, Urko Sangronizek gidatuta.

Azkenik, abesbatza guztiek bat eginda gure folkloreko kantu bati helduko diote, 'Kantuz sortu naiz', bizitzeko, partekatzeko eta irribarre egiteko abesten dugula gogora ekartzen duen abestia alegia. Eta saioa amaitzeko, kontzertuari izenburua ematen dion 'Why we sing' kanta abestuko dute, Amerikako Greg Gilpin konpositorearena. Bi konposizio horien artean, emozioez, istorioez eta sentimenduez jositako ibilbide osoa jasoko du publikoak, ilusioz zipriztindutako ahotsen bidez.

'Eskolan kantari' egitasmoarekin bat egin duten Bilboko ikastetxeak, momentuz, Presentación de María, Deusto Ikastetxea, Ibarrekolanda BHI eta JM Sanchez Marcos HLHI dira, orotara ehunetik gora koralista gehituz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilboko koralak 'Eskolan kantari' egitasmoa eramango du Arriagara