Borrar
Urgente Un conductor herido al volcar su coche en la carretera de Santo Domingo
Gehien bat, gazteen koadrilak batu ziran atzo Ondarroan. :: M.S.
Euskararen traineruak milaka bogalari daukaz aurrera egiteko prest
GENERAL

Euskararen traineruak milaka bogalari daukaz aurrera egiteko prest

Atzo Ondarroan ospatu zan Bizkaiko ikastolen jaian euskara sasoiz dagoela erakutsi eben hainbat euskalzaleek

IRATXE ASTUI

Lunes, 30 de mayo 2011, 04:38

Izatez, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia da Ibilaldia, baina izenburu horren azpian euskara hartzen da altxor moduan. «Ikastolek marrazten dabe Euskal Herriaren mapa eta izaera», aitatu eban, bere aldetik, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Ondarroako festaren hasierako ekitaldian. 'Boga!' -aurtengo festaren goiburua- egiteko, bestalde, modu asko dagozala azpimarratu eben euskaltzaleek atzo. Horren harira euskararen traineruak bogalariak behar dauzala, «itsas zabalean ez galtzeko», gogorarazo eben.

Atzo ospatu zan Ondarroako Ibilaldian, euskara sasoiz dagoela erakutsi eben milaka lagunek. «Euskararen aldeko ia jaialdi guztietan izaten gara. Batez be gazteak garenok, gure hizkuntza jagon behar dogulako, derrigor izan behar gara honelakoetan», baieztatu eben Maider, Arrate, Ainhoa eta Goiuri neska laudiotarrek. «Bermeotik zortzi autobus, Getxotik beste sei, milaka auto…Eskerrik asko danori Ondarroara etortzearren!», iragarri eban ahots alaitsu batek, zirkuitoan zehar eskegita zegozan bozgorailuetatik.

Ibilaldiaren antolaketaz arduratu izan diran Ondarroako Zubi Zahar eta Lekeitioko Resurreccion Maria de Azkue ikastolak urtearen buruan landutako beharra be zoriontzekoa izan zan. Lea Artibaiko ikastetxe biek oso garrantzitsuak dira ikastola taldearentzat. Juan Carlos Gomez Ibilaldia elkarteko lehendakariaren esanetan, «ikastolak sendotuta, euskarak eta euskal kulturak aurrera egingo dabe, eta Bogarekin aurrera jo esan gura dogu», animatu eban jendea.

Aurtengo Ibilaldiak be omendua izan eban. Oraingoan, Euskal Herriko eskulangileek euren lanaren bitartez euskara eta euskaldunon izaera bizirik mantendu dabezalako jaso eben aipamen berezia, atzo eguerdian. Beste batzuen artean, Arbaso elkartea, Bittori Laka, Karmelo Urdangarin, Jose Ulibarreta, Julen Barrenetxea eta Sustrai elkartea eskuratu eben saria. Gogoan izan ziran, besteak beste, oraintsu hildako Aitzol Aramaio, Bizkaiko ikastolen aldeko aurtengo edizioaren bideo-klipa zuzendu eban zinemagile ondarroarrak. «Bere azken lana izan da», gogoratu eben.

Curiculum propioa eta euskalduna ardatz hartuta, Euskal Herrian eta munduan bizitzeko kalitatezko hezkuntza proiektua eskaintzekotan dabilz, urteetan, Ondarroako Zubi Zahara eta Lekeitoko Azkue ikastolak. «Euskal Herri osoa hartzen dauan irakaskuntza sare bakar honetako ikastolak hezkuntzan aitzinda diran hainbat eta hainbat egitasmotan murgildura gabilz», baieztatu dabe zentruko arduradunek.

Lea Artibaiko ikastolek Trapagaraneko Itxaropena ikastolako lagunei pasatu eutsien atzo Ibilaldiaren lekukoa. «Non eskatu behar dogu aurtengoan izan dozuen eguraldi eguzkitsua?», esan eben, barrezka, txanda hartzerakoan. Dagoeneko, 2012. urteko Ibilaldia badauka logo eta lema: 'Ibipuntozero' izenagaz aurkeztu da. Itxaropena ikastolak 1996ko Ibilaldia antolatu eban, beraz, «apur bat urduri bagagoz be, eskarmentua badaukagu», baieztatu eben.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskararen traineruak milaka bogalari daukaz aurrera egiteko prest