Borrar
Bernardo Atxaga, elkarrizketa batean. /B. Castillo
Bernardo Atxagak 'Pierrot izeneko automata' irakurketa estreinatuko du gaur Arriagako Gelatxoetan
Arratsaldeko 20:00etan

Bernardo Atxagak 'Pierrot izeneko automata' irakurketa estreinatuko du gaur Arriagako Gelatxoetan

Proiekzioaren amaieran, berak eta Joxe Anjel Arbelaitzek solasaldian hartuko dute parte bertaratutako ikus-entzule guztiekin

elcorreo.com

Martes, 18 de marzo 2014, 11:12

Aukera ezinhobea da Bernardo Atxaga ikusi eta entzuteko ere bai. Asteazuko idazlea Bilboko Arriaga Antzokiko Gelatxoen hurrengo protagonista izango da, antzokiak berak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako 'Poesia eta Literatura Euskaraz' zikloaren barruan. Arriagako eszenatokian egongo da gaur, arratsaldeko 20:00etan, 'Pierrot izeneko automata' literatur irakurketa berriaren erabateko estreinaldiarekin.

Antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez, lanaren protagonista Tibidabo mendiko Automata Museoko Pierrot bat da, kutxa baten sartuta dagoena eta poemak idazten dituena. 'Pierrot izeneko automata' lanean, Bernardo Atxagak "poesia unibertso liluragarria" eraiki du, 30 minutuko iraupena duen eta Arriaga Antzokira doazen entzule guztiak "harrituta" utziko dituen irakurketa honetarako.

Atxagaren emanaldiaren ondoren, Joxe Anjel Arbelaitzen 'Leku hutsak, hitz beteak' lana proiektatuko da, egilea bera ere bertan dagoela. Dokumental horrek ordubete eskaintzen dio Bernardo Atxagaren irudiari, "Euskal Herriak izan duen idazle garrantzitsuenetako bati". Bere ibilbideari esker, aintzatespen ugari lortu ditu nazioarte mailan. Horrez gain, bere lanak 20 hizkuntza baino gehiagora itzuli dira, eta egileak merezitako errespetua irabazi du mundu osoan.

Proiekzioaren amaieran, Bernardo Atxagak eta Joxe Anjel Arbelaitzek solasaldian hartuko dute parte bertaratutako ikus-entzule guztiekin, eta ikus-entzuleek beraiek galderak egin edo beren iritziak azaldu ahal izango dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bernardo Atxagak 'Pierrot izeneko automata' irakurketa estreinatuko du gaur Arriagako Gelatxoetan