Borrar
Directo Vuelve Yuri a un once de gala con la ausencia del renqueante Nico
MAIZTASUN GEHIAGO

Bilboko tranbiak zerbitzu bereziak jarriko ditu gaur Athletic eta Granadaren arteko partida dela eta

Bi zerbitzu berezi izango dira 20:01ean eta 20:11n, Pio Barojatik Ospitalerantz. Halaber, norgehiagoka amaitu ondoren, zirkulazio bereziak izango dira Ospitaletik Atxurirantz, 22:21ean eta 22:27an, ohiko zerbitzua indartzeko

elcorreo.com

Viernes, 28 de febrero 2014, 11:21

Bilbotik mugitzea eta hirian bertan autoa aparkatzea zaila izaten da Athleticek San Mamesen partida bat jokatzen duenean. Gauzak horrela, Euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu gaur Katedralean iluntzeko 20:30ean hasita Athleticek eta Granadak jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorriak betetzeko.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, hamar minutuz behin izaten den ohiko zirkulazioaz gain, bi zerbitzu berezi izango dira 20:01ean eta 20:11n, Pio Barojatik Ospitalerantz. Halaber, norgehiagoka amaitu ondoren, tranbiaren zirkulazio bereziak izango dira Ospitaletik Atxurirantz, 22:21ean eta 22:27an, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei edo tranbiaren www.euskotren.es webgunea kontsulta dezakete.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilboko tranbiak zerbitzu bereziak jarriko ditu gaur Athletic eta Granadaren arteko partida dela eta