

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Martes, 18 de febrero 2014, 01:15
'Guernica 1913' antzezlanak Antzerki Amateurraren Espainiako Konfederazioak ematen duen Espainiako Antzerki Garaikideko Sari Nagusia lortzeko aukera eskaini dio Banarte Antzerki Taldeari 2013an. Sari hori joan den urtarrilaren 31n egin zen elkarteko kideen arteko Biltzar Orokorrean hartutako erabakiaren emaitza da. Erabakia, Antzerki Amateurraren Espainiako Konfederazioaren estatutuetan oinarrituta eta batzorde kudetzailearen gomendioak jarraituz hartu da, antzerki taldeak jakinarazi duenez.
'Guernica 1913' benetako gertaeretan oinarrituta dago. Jose Angel 'Txato' Etxaniz Gernikazarra elkarteko kideak ikertu eta jasotako informazioari esker, Rafa Hercek idatzi du antzezlana eta Sardo Irisarrik zuzendu du, Jabier Obregonen kolaboraziorekin eszenografian. Etxaniz historio aholkulari moduan egon da prozesu guztian. Antzezlanak klase borroken artean izandako gertaera bat kontatzen du: Esperanza y Unceta armagintza enpresako (ondoren Astra izango zena) langile eibartarrek 1913ko udazkenean Gernikan egindako greba, amaiera epikoa izan zuena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.