Borrar
In memoriam

Jainkoari erruki eske, desolaziotik ihesi

F. IBARGUTXI | SAN SEBASTIÁN

Domingo, 5 de diciembre 2010, 15:23

Jakina denez, orain dela hamabost bat urte erabat aldatu zen Xabier Leteren pentsamoldea. Jainkoarekin adiskidetu zen eta horrek aldaketa sakona ekarri zuen bere poesigintzan ere. Orain dela dela sei urte, artean emazte Lourdes bizirik zegoela, baina oso gaixo, 'Hemen' aldizkariak elkarrizketa oso mamitsua publikatu zuen, Joxe Arregik Xabier Leteri egindakoa. Hau kontatu zion apaizari: «1989an, oso gaizki eta konorterik gabe nengoela, Juan Mari Lekuona apaiz adiskideak extremauntzioa eman zidan. Ni artean agnostikoa nin-tzen, baina nire emazteak eskatu zion. Zirujauak gero esaten zidan gau hartan , Zainketa Intentsiboetako gela hartan, 'zerbait berezia' gertatu zela. Hura ere laguntza handia izan zen; ez mirari gisan, baina bai Jainkoa hunki zezakeen gizatasun gisan. Urnietako andre batek gerora esaten zidan bezala: 'guk piztutako kandelek mantendu zaituzte bizirik!» Eta barre egiten genuen».

Elkarrizketa hartan hau esan zuen baita ere: «Erlijioa, funtsean, misterio bat da. Misterio horretara hurbiltzeko, urrundua zaudenean alegia, nik uste dut lehendabizi bizi-hunkidura eta emozioa daudela (nire kasuan katarsia bat izan zen), eta gero hasten direla prozedura intelektualak».

Emaztea hil eta gero, olerki hau idatzi zuen, 2008ko 'Egunsentiaren esku izoztuak' liburuan eman zuena: «Eta zer, Jainkoa / otoitzekin eraikia / gure biluztasunean baizik ez bazina, / esku dardatiak lotzen zazikionean ikonoari / eta argi batek piztarazten duenean gauez / madonnaren irudi sotila. / Hor naukazu zure errukiari atxikia / azken desolaziotik babestua eta salbatua izan nadila eskatuz».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Jainkoari erruki eske, desolaziotik ihesi