Borrar
Directo Sancet se retira lesionado y entra Canales
Sexu desberdineko bi exekutibo, lan egiten enpresa batean.
Kontratu finkoa duten gizonek emakumeek baino gehiago irabazten dute oraindik Euskadin

Kontratu finkoa duten gizonek emakumeek baino gehiago irabazten dute oraindik Euskadin

Bi sexuen arteko aldea %37koa izan zen 2013an. Lehenengoek 22.687 euro bildu zuten, bigarrenek 30.313ko soldata jaso zuten bitartean

Jan Echevarría

Domingo, 28 de junio 2015, 00:57

Euskadiko soldatak aztertzerakoan, gizon eta emakumeen artean desberdintasun handia dagoela antzematen da oraindik. Zehazki, Espainiako Instituto Nazionalak argitaratutako datuen arabera, %37ko aldea egon zen 2013an bi sexuen arteko lansari finkoetan eta desberdintasun hori aurreko urtetakoa baino txikiagoa den arren, oraindik oso altua dela esan behar dugu.

Duela bi urteko datuen arabera (gure eskura ditugun azkenekoak dira), 2013an emakumeek batez beste 22.687 euro irabazi zituzten eta gizonek, berriz, 30.313. Diru-sarreren arteko desberdintasuna sexuaren arabera Espainiako media baino handiagoa da, non aldea %34koa den gizonezkoen alde.

Hala ere, denboraldiko kontratuen kasuan, desberdintasuna askoz txikiagoa da: %4koa, hain zuzen. Bitxia badirudi ere, kasu honetan aldea askoz handiagoa (%12koa) da Espainiako datuak kontuan izaten baditugu. Espainiako Estatistika Erakundearen arabera (INE), bestalde, gizon eta emakumeek jasotzen dituzten soldaten diferentzia murriztu egiten da euren lan jarduera gero eta antza gehiago duenean. Hau da, lana berdina denean, orduak berdinak direnan...

Batezbesteko soldata: 19.030 euro

Hortaz aparte, kontratu finkoa eta denboraldiko kontratua duten langileen soldaten arteko aldea oso handia da ere bai. Lehenengo taldeak bigarrenak baino gehiago irabazten du: zehazki, %57-a. Gauzak horrela, batzuen batezbestekoa 28.864 eurokoa den bitartean, gainerakoena 18.338koa da. Kontuan hartu behar da denboraltasunaren kontu hori Euskadiko soldatakoen %20ari eragiten diola.

2013an, Euskadi oraindik Espainiako soldaten lehenengo postuan zegoen eta batezbesteko ordainketa gure lurraldean (beti Espainiako Estatistika Erakundearen arabera) 26.915 eurokoa izan zen, Madrilek 26.125eko soldata izan zuen bitartean.

Datu nazionaletan, inkestak ezagutzera ematen du soldata baxua duten langileak altua dutenak baino gehiago direla. Batezbesteko soldata 19.030 eurokoa izan zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Kontratu finkoa duten gizonek emakumeek baino gehiago irabazten dute oraindik Euskadin