

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Jueves, 14 de mayo 2015, 18:35
'SexSua' saio berria estreinatuko du ETB1ek maiatzaren 21ean, Jon Gomezen gidaritzapean. Astero, bi hilabetez, hezkuntza sexualari lotutako gai bat jorratuko du. Helburua argia da: modu natural, entretenigarri eta hezitzailean hezkuntza sexuala hobetzen laguntzea. Eusko Jaurlaritzaren babesa duen saioa ostegunero izango da ikusgai, 23:30ean.
Lehenengo saioak zoru pelbikoaren inguruko bitxikeriak batuko ditu (emakumeen organorik garrantzitsuenetarikoa izan arren, nahiko ezezaguna da). Bigarrenak fantasia eta orientazio sexualen artekoak ekarriko ditu (homosexuala al da sexu bereko pertsona batekin fantasia bat duena?). Hirugarrenean ohiko industria pornografikoak geure gizartean duen eraginaz ariko dira (neurria al da dena?).
Laugarren saioak antisorgailuak izango ditu hizpide (zein da eraginkorrena? Ondo erabiltzen ba al dakigu?). Bosgarrenak drogek geure organismo edo harremanetan dituzten eraginak aztertuko ditu (alkohola pizgarria ala depresorea al da?). Seigarren saioa berezia izango da, hezkuntza sexuala geure hezkuntzan nola lantzen den aztertu eta hausnarketara bideratzeko asmoa du. Horretarako, Lehen Hekuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta EHUko Magisteritzako gela bana bisitatuko ditu aurkezleak.
Gainera, saio bakoitzean geure zalantzak sexologo eta mediku batek argitzeaz gain, beste hainbat atalez egongo da osatuta programa bakoitzaren hezurdura: ospetsuei elkarrizketa bereziak, herritarrak proban jarriko dituzten ariketak (jakingo ote dute kaletik harrapatutakoek geure arbelean alu bat marrazten?), kale inkestak (txinatar bolek benetan zertarako balio duten badakigu?), bitxikeriak, gazteen zalantzak... Jon Gomez Garai gazteak sortu, aurkeztu eta zuzendutako saioa da 'SexSua', Zirriborro ekoizpen etxearen talde teknikoarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Osasun sailen babesarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La chica a la que despidieron cuatro veces en el primer mes de contrato
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.